Ornogabea bizkarrezurrik ez duen animalia da. Multzo honetan sartzen dira animali espezie guztien %97[1], hau da, denak Vertebrata subphylumean daudenak izan ezik (arrainak, anfibioak, narrastiak, hegaztiak eta ugaztunak). Bitxikeriak bitxikeria, ornogabeen barruko taxoi askok espezie gehiago dituzte ornodun guztiek batuta baino[2].

Barraskiloak ornogabeak dira, animalia gehienak bezala. Ornogabe izatea, hala ere, ez da talde taxonomiko baliagarria, ornogabe batzuk gertuago daudelako ornodunengandik beste ornogabe guztiengandik baino. Hala ere, termino erabilia da biologiatik haratago.

Ornogabe adibide ezagunak dira intsektuak; karramarroak, izkirak eta antzekoak; barraskilo, txirlak, olagarroak eta bere antzekoak; itsas-izarrak, itsas-trikuak eta bere antzekoak; marmokak eta har zein zizare gisa sailkatzen diren animaliak.

Historia aldatu

1794. urtean Jean-Baptiste Lamarck zientzialari frantsesak bost taldetan bereizi zituen ornogabeak: moluskoak, intsektuak, zizareak, ekinodermatuak eta polipoak. 1809ko Philosophiae Zoologique liburuan 10 ziren ornogabeen klaseak: moluskuak, zirripedoak, anelidoak, karramarroak, armiarmak, intsektuak, zizareak, ekinodermatuak, polipoak eta infusorioak.

1815 eta 1822 artean "Animalia ornogabeen historia naturala"-ren (Histoire naturelle des animaux sans vertèbres)[3] zazpi bolumen argitaratu zituen ordurarte ezagutzen ziren espezieen deskribapen zehatzak eginez eta hamarkada luzetan erreferentziazko lana izan zen. Gaur egun oraindik berak ezarritako izenak erabiltzen dira, hainbat kasutan taldeen mugak aldatu badira ere.

Hala ere, ordutik gaurdaino aldaketa nabarmenak izan dira taxonomian; batez ere, ikerketa genetikoen aurrerapenak eraginda taxonomiaren antolatzeko ereduak paradigma aldaketa eragin duelako. Alegia, morfologian eta biologian oinarritzen zen antolamendu eredu batetik, genetikari pisu gehiago ematen dion eredu batera pasa da. Era horretan, taxonomiak oraindik lan handia du aurretik izaki bizidunen sailkapenean.

Ezaugarriak aldatu

 
Trichoplax adhaerens Schulze

Antolaketa zelularra aldatu

Ornogabeak, metazooen (animaliak) barruan kokatzen den talde bat da. Ezaugarri nabarmenena, bizidun multizelularrak direla da[4], hau da, bere gorputza zelula askoz, eta batzuetan ehun askoz, osatuta daude. Adibide sinplepleena Trichoplax adhaerens plakozooa da. Itsas uretan bizi da eta zelula ugariz osatutako opil txiki baten itxura du, alegia, ez du ehun diferentziaturik. Aldiz, ornogabe konplexuenetara joanez gero (zefalopodoak, intsektuak...), ehun diferentziatuak izateaz gain organoak ere agertzen dituzte.

Morfologia aldatu

Zoologian, tradizionalki, organismoak garapen enbrionarioaren eta gorputz simetriaren arabera aztertu dira. Ornogabeen kasuan nabarmena da azken hori: sailkapenerako erabiltzen den lehen taldekatze faktorea simetria bilaterala duten ala ez da. Hala ere, badira beste simetria eredu batzuk ere. Horrek aztertzen hasi aurretik, terminologia argitze aldera, hona hemen simetria-ardatz eta simetria-planoren definizioak[4]:

  • Simetria-ardatz: simetria-plano bi edo gehiagoren elkarrekiko gurutzaketaz determinaturiko zuzena da.
  • Simetria-plano: gorputz bat parte enantiomorfiko (ispilu batean islatutako irudi bat balitz bezala) bitan zatitzen duen planoa
 
Simetria-ardatza eta simetria-planoak ekinodermatu batean.

Hauek dira ornogabeen artean deskribatu diren simetria eredu nagusiak bilateralaz aparte[4]:

  • Asimetrikoa: ez du simetria-ardatz ezta simetria-planorik ere. Adibidez, zenbait porifero.
  • Multirradiatua: simetria-ardatz bat eta infinitu simetria-plano dituzte. Adibidez, zenbait belakik.
  • Birradiala (bilateral bikoitza): simetria-ardatz bat eta elkarrekiko perpendikularrak diren simetria-plano bi dituzte. Adibidez, ktenoforoak eta zenbait knidario.
  • Tetrarradiatua eta Oktorradiatua: simetria-ardatz bat eta lau edo zortzi simetria-plano dituzte. Adibidez, zenbait knidario.
  • Trirradiatua eta hexarradiatua: simetria-ardatz bat eta hiru edo sei simetria-plano dituzte. Adibidez, zenbait knidario eta zenbait nematodoren parte batzuetan.
  • Pentarradiatua: simetria-ardatz bat eta bost simetria-plano dituzte. Adibidez, ekinodermatuetan.

Ugalketa aldatu

Lau ugalketa eredu nagusi topa genitzake ornogabeen munduan: sexuala, asexuala, partenogenetikoa eta metagenetikoa. Hona hemen lau eredu nagusiei buruzko zehaztasun gehiago:

Sexuala aldatu

Hedatuena eta primitiboena omen da Animalia erreinuan[4]. Hau gertatzeko ezinbestean gametogenesia eta kariogamia gertatu behar dira, hau da, ugalduko diren indibiduoek gametoak sortu behar dituzte (meiosi bidez) eta gero gameto horiek ugalkidearen gametoekin fusionatzea lortu behar dute, zigotoa era dadin. Ornogabeen artean gameto arrek eta emeek itxura desberdina izatea da ohikoena: gameto arra (espermatozoidea) gameto emea (obulua) baino txikiagoa da. Alabaina, zein da arra eta zein emea ornogabeen kasuan? Gametoen ekoizpen eredu bi ezagutzen dira: gonokoristikoa eta hermafroditikoa.

 
Gonokorismo eta hermafroditismoaren azalpen grafikoa.
Gonokorismoa aldatu

Populazioko banakako guztiek, bietariko bat, gameto arrak ala gameto emeak ekoizten dituzte, eta horretarako dagozkien egiturak dauzkate[5].

Hermafroditismoa aldatu

Populazioko banakako batzuek bai gameto arrak eta bai gameto emeak ekoizten dituzte, eta horretarako, bizitzako aldiren batean garatzen dituzte zeregin ar eta emeari loturiko egiturak eta guruin laguntzaileak[5].

Asexuala aldatu

Ugalketa eredu honek ugalduko den indibiduoaren zelula somatikoak ditu abiapuntu. Ez da gametorik sortzen ezta hauen fusiorik gertatzen ere. Horren ordez, ugalduko den indibiduoaren zelula bat, edo multzo bat, gorputzetik banantzen da beste indibiduo bat eratorri dadin. Prozesu honen emaitza jatorrizko indibiduoaren klon genetiko bat edo multzo bat da, baldin eta prozesuan zehar mutaziorik gertatzen ez bada. Ugalketa asexualaren eredu nagusiak fisioa, gemazioa eta polienbrionia dira.

Fisioa aldatu
Planaria (Platyhelminthes) baten erregenerazio prozesua gorputza erdibitu ostean.

Gurasoen gorputz atalen banaketa edo apurketaren bidez indibiduo berriak sortzen dira. Era honetako ugalketa filum primitiboenetan gertatzen da[4]: porifero, knidario, platihelminte, nemertino, anelido eta ekinodermatuetan. Behin zatiketa gertatuta, bai jatorrizko indibiduoak bai ondorengoek, erregeneratzeko gaitasuna izan behar dute. Lehenak, galdutako atala berreskuratzeko eta, bigarrenak, indibiduo berri bat sortzeko.

Gemazioa aldatu

Gurasoen atal espezifiko batzuetatik indibiduo berriak edota koloniak eratortzen dira. Horren adibideak ondoko filumetan aurki daitezke: knidarioak, briozooak, tunikatuak.

Partenogenesia aldatu

Indibiduo berriaren eraketa ernalketa gabe gertatzeari deritzo. Ugalketa sexual eta asexualaren ezaugarriak erakusten ditu. Ugalketa sexualean moduan, gametoak eratzen dira, baina ez dute zertan meiosirik pairatu behar (kasu batzuetan gertatzen da, hala ere). Gameto horietatik, ugalketa asexualari jarraiki, indibiduo berriak eratorri daitezke, nahiz eta ernalduak izan ez diren. Prozesu honetan protagonista den gameto hori, oro har, gameto emea da. Ornogabeen kasuan eredu hau ohiko da. Ondoko taldeetan ikusi izan dira ondorengo partenogenetikoak[4]: errotiferoak, nematodoak, koleopteroak, afidoak, narrastiak, himenopteroak, ekinodermatuak...

Metagenesia aldatu

Ugalketa sexuala eta asexuala burutzeko gaitasuna duten indibiduoetan gerta daiteke. Belaunaldi sexualak asexualekin txandakatzean datza. Batik, bat landareetan ikusi da eredu hau, baina knidario batzuetan behatu da horrelakorik ere[4].

Habitata aldatu

Biziaren jatorria itsasoan bada ere, ornogabeak ingurune guztietan aurki daitezke. Hala ere, ornogabe batzuk habitat espezifikoekiko esklusiboak dira. Hona hemen Zoologia Orokorra liburuan Ana I. Puentek eta Kepa Altonagak[4] egin zuten sailkapena:

Ur geza Itsasoa Lur lehorra Sinbiontikoak
Ez esklusiboak Ez esklusiboak Esklusiboak Ez esklusiboak Esklusiboak Ez esklusiboak Esklusiboak
14 talde:
  • Porifera
  • Cnidaria
  • Platyhelminthes
  • Nemertea
  • Nematoda
  • Rotifera
  • Gastrotricha
  • Tardigrada
  • Mollusca
  • Entoprocta
  • Annelida
  • Arthropoda
  • Chordata
15 talde:
  • Porifera
  • Cnidaria
  • Platyhelminthes
  • Nemertea
  • Nematoda
  • Rotifera
  • Gastrotricha
  • Tardigrada
  • Mollusca
  • Entoprocta
  • Sipuncula
  • Annelida
  • Arthropoda
  • Chordata
14 talde:
  • Placozoa
  • Ctenophora
  • Gnathostomulida
  • Kinorhyncha
  • Loricifera
  • Priapula
  • Pogonophora
  • Chaetognatha
  • Phoronida
  • Brachiopoda
  • Echinodermata
  • Hemichordata
  • Vestimentifera
  • Micrognathozoa
10 talde:
  • Platyhelminthes
  • Nemertea
  • Nematoda
  • Rotifera
  • Tardigrada
  • Mollusca
  • Entoprocta
  • Annelida
  • Arthropoda
  • Chordata
Talde 1:
  • Onychophora
11 talde:
  • Porifera
  • Cnidaria
  • Platyhelminthes
  • Nemertea
  • Nematoda
  • Rotifera
  • Mollusca
  • Entoprocta
  • Annelida
  • Arthropoda
  • Chordata
5 talde:
  • Orthonectida
  • Rhombozoa
  • Nematomorpha
  • Acanthocephala
  • Cycliophora

Sailkapena[6] aldatu

Ornogabeen taldearen ezaugarrien dibertsitatea handia da, eta horrelakoa da ondorioz, sailkapenarena. Taldeen multzokatzearen antolaketari dagokionez, hainbat saiakera izan badira ere, bi taldekatze nagusi egiten dira: simetriaren araberakoa eta ahoaren jatorri enbrionarioaren araberakoa. Simetriak lehen bi multzoak zehazten ditu, alde biko simetria edo simetria bilaterala ez dutenak (ikus 1.Taula) eta badutenak (ikus 2.Taula). Simetria bilaterala duten taldeak bi taldetan sailkatzen dira: protostomatuak eta deuterostomatuak (ikus 2.Taula). Lehengo taldearenaren garapen enbrionarioan aho bihurtzen dena bigarrenean uzki bihurtzen da.

1.TAULA. Simetria bilaterala EZ duten ornogabeak (diploblastoak)
Simetria Phyluma Azpitaldea Adibideak
Non-Bilateria

(talde parafiletikoa da)

Porifera - belakiak
Placozoa
Cnidaria
edo Zelenteratuak
Hydrozoa
Anthozoa
Cubozoa
Scyphozoa
Polypodiozoa
marmokak, koralak, anemonak...
Ctenophora marmoka orrazidunak
2.TAULA. Simetria bilaterala duten ornogabeak (triploblastoak)
Simetria Ahoaren jatorri enbrionarioa Taldea Phyluma Azpitaldeak Adibideak
Bilateria - - - Xenacoelomorpha
Protostomia - - Chaetognatha
Spiralia - Platyhelminthes
(zizaren lauak)
Cestoda
Monogenea
Trematoda
Turbellaria
planaria, tenia, fasciolak...
Gastrotricha
Rhombozoa
Orthonectida
Nemertea
Mollusca Gastropoda
Bivalvia
Cephalopoda
Polyplacophora
Scaphopoda
Aplacophora
barraskiloak, barea, nudibrankioak...
muskuiluak, ostrak, txirlak...
olagarroak, txipiroiak, txibiak...
kitoia
-
-
Annelida
(zizare eraztundunak)
Polychaeta
Oligochaeta
Hirudinea
lur-zizareak, poliketoak, izainak...
Entoprocta
Cycliophora
Gnathifera Gnathostomulida
Micrognathozoa
Rotifera
Lophophorata Phoronida
Bryozoa
Brachiopoda
Ecdysozoa Nematoida Nematoda
(zizare zilindrikoak)
Adenophorea
Secernentea
Trichinellak, filariak...
Nematomorpha
Scalidophora Kinorhyncha
Priapula
Loricifera
Panarthropoda Tardigrada Ur-hartzak
Onychophora
Arthropoda Chelicerata
Myriapoda
Hexapoda
Crustacea
Trilobitomorpha (†)
armiarmak, eskorpioiak...
ehunzangoak, milazangoak, eskolopendrak...
intsektuak: euliak, tximeletak, inurriak...
otarrainak, karramarroak, lanpernak...
-
Deuterostomia - - Echinodermata Homalozoa
Pelmatozoa
Eleutherozoa
itsas izarrak, itsas trikuak, krinoideoak...
- - Hemichordata
- - Chordata Cephalochordata*

Urochordata*

*Ornogabeen definizioaren arabera talde parafiletiko hauek ornogabetzat har daitezke edo ez. Notokorda eta eskeleto-moduko egiturak agertzen dituzteCephalochordata eta Urochordata taldeek. Hauek ornodunetatik hurbilago daude ornogabeetatik baino. Horregatik, talde hauek ez dute esanahi berezirik taxonomian.

Euskal Autonomia Erkidegoko ornogabe espezie mehatxatuak aldatu

Espezie mehatxatuen EAEko katalogoa 167/1996 Dekretuaren[7] bidez egituratu zen. Honen bidez, babes neurri desberdina duten fauna eta flora sailkatzeko lehen pausoak eman ziren. Katalogo horretan lau kategoriatan sailkatzen dira espezieak: kalteberak, interes berezikoak, galtzeko arriskuan daudenak eta bakanak. Ornogabeen kasuan, ondokoak dira katalogo horretan agertzen direnak:

KATEGORIA Intsektuak eta bestelako hexapodoak Krustazeoak Moluskoak
Galtzeko arriskuan
Kaltebera -
Bakana - - -
Interes berezikoa - -

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) May, Robert M.. (1988-09-16). «How Many Species Are There on Earth?» Science 241 (4872): 1441–1449.  doi:10.1126/science.241.4872.1441. ISSN 0036-8075. PMID 17790039. (Noiz kontsultatua: 2018-05-30).
  2. W., Richards, Owain. (1977). Imms' general textbook of entomology / 2, Classification and biology.. (10. ed. argitaraldia) CHapman & Hall ISBN 0412152207. PMC 310424712..
  3. (Ingelesez) «Histoire naturelle des animaux sans vertèbres | work by Lamarck» Encyclopedia Britannica (Noiz kontsultatua: 2019-06-08).
  4. a b c d e f g h Puente, Ana I.; Altonaga, Kepa. (2005). Zoologia Orokorra. Udako Euskal Unibertsitatea ISBN 8484380564..
  5. a b Barnes, Richard S.K.; Calow, Peter P.; Olive, P.J.W.; Golding, D.W.; Spicer, J.I.. (2001). The Invertebrates: A Synthesis. Blackwell Science, 497 or. ISBN 9780632047611..
  6. (Ingelesez) Brusca, Richard C.; Moore, Wendy; Shuster, Stephen M.. (2016). Invertebrates. Sinauer Associates, Inc., 1104 or. ISBN 9781605353753..
  7. 167/1996 DEKRETUA, uztailaren 9koa, Basa eta Itsas Fauna eta Landaredian Arriskuan dauden Espezieen Euskadiko Zerrenda arautzeko dena. BOPV (140), 11613-11619 or..

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu