Orno arteria arteria subklabioaren adarra da. Aurreko muskulu eskalenoaren atzetik sortzen da, orokorrean 6. iduneko ornoaren (C6) zeharkako zulotik igarotzen da. Gainontzeko iduneko ornoen (C5-C1) zeharkako zulotik igaro ostean, atlasaren arkuaren gainetik igarotzen da atzeko tuberkuluan dagoen ildo arterialetik igarotzeko. Eskuineko eta ezkerreko orno arteriek bat egitean, enbor basilarra sortuko da zeinak atzeko garun arteriak ematen dituen. Gainera, garondoko triangeluaren sakonean ikus daiteke.

Orno arteria
Xehetasunak
Honen parteanterior spinal artery (en) Itzuli
basilar artery (en) Itzuli
posterior inferior cerebellar artery (en) Itzuli
AparatuaZirkulazio aparatua
ZainaOrno zaina
Identifikadoreak
Latinezarteria vertebralis
MeSHA07.015.114.955
TAA12.2.08.002
FMA3956
Terminologia anatomikoa
orno arteria

Patologia aldatu

Sarritan, hiperlordosi zerbikalek orno arteria estutzen dute eta ondorioz odolaren pasoa oztopatzen da. Honek, zorabioak eragin ohi ditu eta normalean adindun pertsonetan gertatzen da.

Funtzioa aldatu

Orno muinaren alde zefaliko edo kraneala, entzefalo enborra, zerebeloa eta garunaren atzeko aldea irrigatzen ditu.

Irudi gehigarriak aldatu

Bibliografia aldatu

  • Dauber, W.: Nomenclatura anatómica ilustrada: Masson(2007) IBSN: 978-84428-1642-4
  • Angel Bidaurrazaga, Inmaculada Gerrikagoitia, Rafael Sarria. Giza anatomiako praktika-liburua. Elhuyar fundazioa; 2010

Kanpo estekak aldatu