Ornoak bizkar hezurra osatzen duten hezur irregularrak dira. Giza gorputzean guztira 33 daude, sakroa eratzeko fusionatu diren bostak (besteak ornoarteko diskoen bidez banatuta daude) eta uzkornoa eratzen duten lau orno kokzigeoak barne. Goiko partean beste 24 ornoak ditugu hiru eskualdetan sailkaturik: 7 zerbikal, 12 toraziko eta 5 lunbar. Orno kopurua ez da normalki aldatzen, eta oso arraroa izaten da orno zerbikalen kantitatea aldatzea.

Orno
Xehetasunak
Honen partebones of vertebral column (en) Itzuli
Konponenteakbody of vertebra (en) Itzuli
vertebral arch (en) Itzuli
intervertebral foramen (en) Itzuli
superior vertebral notch (en) Itzuli
inferior vertebral notch (en) Itzuli
vertebral foramen (en) Itzuli
Apofisi zorrotza
transverse processes (en) Itzuli
superior articular process of vertebra (en) Itzuli
inferior articular process of vertebra (en) Itzuli
Identifikadoreak
Latinezvertebra
TAA02.2.01.001
FMA9914
Terminologia anatomikoa

Egitura orokorra aldatu

Lehen eta bigarren ornoak (atlas eta axis) izan ezik, orno mugikorrek (goi eskualdekoek) antzeko egitura aurkezten dute. Eredutzat hartzen den ornoa normalean toraxaren erdialdeko bat izan ohi da (T6).

Orno tipiko batek bi atal nagusi ditu: alde bentralean ornoaren gorputza (soma); eta alde dortsalean arku neurala.

Somaren tamaina mailaz maila handituko da, azken orno lunbarra (L5) garaiena izanik. Gainean ornoarteko diskoa du. Bere eginkizun nagusia gorputzaren pisua jasatea da.

Arku neurala laminaz eta pedikuluz osatua dago.

Eskualdeak aldatu

Orno zerbikalak aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Orno zerbikal»

Guztira 7 orno zerbikal ditugu. Txikiak eta delikatuak, oso antzekoak dira beraien artean atlas (C1) eta axis (C2) izan ezik. Orno garaia ere berezitzat har daiteke (C7), ezten apofisia beste orno zerbikalek baino askoz luzeagoa baitu.

Orno torazikoak aldatu

Sakontzeko, irakurri: «bizkar-orno»

Orno torazikoak 12 dira guztira. Beraien ezten apofisia ohikoa baino txikiagoa da eta soma eta giltzadura apofisi tartean karillak ditu, saihetsak giltzatzeko.

Orno lunbar aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Gerri-orno»

Orno lunbarrak 5 dira guztira, gorputzeko ornorik sendo eta handienak dira. Gorputzeko pisua aguantatzen dute.

Sakro hezurra aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Sakro»

Sakroa 5 ornoren elkartea da. Helduaroan batu egiten dira eta ez dute ornoarteko diskorik.

Uzkornoa aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Kokzix»

Uzkornoa 3 eta 5 ornoez osaturiko hezurra da, sakroan bezala ornoarteko diskorik gabe. Animalia askok orno gehiago dituzte, buztana eratuz.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu