Marcos Orlando Letelier del Solar​ (Temuco, 1932ko apirilaren 13 -Washington D. C., 1976ko irailaren 21) Txileko politikari, ekonomialari eta enbaxadore, Salvador Allenderen Unidad Popularrek sortutako gobernuaren partaidea izan zen. Augusto Pinochetek aginduta CIAko eta DINAko agentea zen Michael Townleyk erahil zuen Washingtonen, erbestean. Juan Pablo Letelier senatariren aita zen. Datu hauek CIAren dokumentuen desklasifikazioari esker ikusi izan dira.[1]

Orlando Letelier

minister of National Defence of Chile (en) Itzuli

1973ko abuztuaren 23a - 1973ko irailaren 11
Carlos Prats Gonzalez (en) Itzuli - Patricio Carvajal (en) Itzuli
Minister of the Interior of Chile (en) Itzuli

1973ko abuztuaren 9a - 1973ko abuztuaren 23a
Carlos Briones (en) Itzuli - Carlos Briones (en) Itzuli
minister of Foreign Affairs of Chile (en) Itzuli

1973ko uztailaren 5a - 1973ko abuztuaren 8a
Clodomiro Almeyda (en) Itzuli - Clodomiro Almeyda (en) Itzuli
enbaxadore

Bizitza
JaiotzaTemuco1932ko apirilaren 13a
Herrialdea Txile
HeriotzaWashington eta Washington1976ko irailaren 21a (44 urte)
Heriotza moduagiza hilketa: bonba-auto bidezko atentatua
Familia
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaTxileko Unibertsitatea
Instituto Nacional General José Miguel Carrera (en) Itzuli
Liceo José Victorino Lastarria (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, diplomazialaria eta ekonomialaria
Lantokia(k)Santiago
Washington eta Caracas
Enplegatzailea(k)American University (en) Itzuli
Ministry of the Interior and Public Security of Chile (en) Itzuli
Txileko Defentsa ministroa
Ministry of Foreign Affairs of Chile (en) Itzuli
Institute for Policy Studies (en) Itzuli
Transnational Institute (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Txileko Alderdi Sozialista

Biografia aldatu

Orlando Letelier Ruiz eta Inés del Solar Rosenberg bikotearen seme txikiena, nahiz eta Temucon jaio, Santiagon txikitatik bizi izan zen. 16 urte zituelarik Bernardo O'Higgins Eskola Militarrean sartu zen. 1949an armada utzi zuen. Ondoren zuzenbide ikasketak Txileko Unibertsitatean egin zituen. Unibertsitatean ikasle-aktibismoan aritu zen. 1955an Departamento del Cobre izeneko enpresan sartu zen (gaur egungo CODELCO enpresa). 1959an Txileko Alderdi Sozialistan sartu zen eta urte berean enpresatik kaleratu zuten. Salvador Allendek kaleratze horren atzean arrazoi politikoak zeudela salatu zuen. Isabel Margarita Morel Gumucio-rekin ezkondu zen. Lana zela eta, Leteliertarrek Venezuelara joan behar izan zuten. Ondoren, Banco Interamericano de Desarrollon lan egin zuen eta Nazio Batuen Erakundearen kontsultorea Asiako Garapen Bankuaren sortzerakoan. Allende gobernuan sartu zenean Letelier Ameriketako Estatu Batuetan enbaxadore nagusia izendatu zuen. 1973an, bestetik, ministroa izendatu zuen, Kanpo-harremanetarako, Barneko aferetarako eta Defentsarako.[2] [3] [4]

1973ko irailaren 11ko estatu kolpearen ondorioz, militarrek atxilotu eta torturatu egin zuten. Azkenik Dawson uharteko espetxean sartu zuten. Handik Valparaisoko Gerra-Akademian eta Ritoque kanpamentuan eduki zuten mundu osoan zabaldutako kanpaina bati esker, diktadurak libre utzi zuen arte, 1974an. Behin askatasuna lortuta, Estatu Batuetan erbesteratu zen. 1975ean Institute for Policy Studies (IPS) erakundean hasi zen lanean. Halaber, Pinocheten aurkako mugimendu politikoaren buru ezagunetarikoa bihurtu zen. Bere lanari esker, Txileko diktadurak kredituak lortzeko arazo handiak izan zituen. Mendeku gisa, diktadurak txiletar herritartasuna kendu zion, 1976ko irailaren 10ean. Baina mendekua ez zen horretan gelditu: irailaren 21an, automobilaren azpian jarritako lehergailu baten bidez, hiel egin zuten. Lehergailuak ere bere laguntzailea zen Ronni Moffitt hil zuen eta haren emaztea larriki zauritu zuen.[1][5]

Orlando Letelierren gorpua Venezuelan lurperatu zuten zeren eta Pinochetek ez zuen Txilera eramatea onartu. 1994an gorpuzkiak Txilera eraman zituzten. Letelierren hilketa Kondor operazioaren barruan kokatu zen. Testuinguru horretan Hegoamerikako diktaduren aurkako militanteak mundu osoan hil zituzten.

 
Orlando Letelierren hilobia Txilen.

Eleberria aldatu

Bere bizitzan oinarrituta, 2005ean, Eugene Propper eta Taylor Branch idazleek Labyrinth eleberri argitaratu zuten.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu