Organismo zelulabakar

organismoez mintzatuz, zelula bakarrez osatuta dagoena edo zelula bakarra duena

Organismo zelulabakarrak zelula bakarra dute, eta zelula hori modu independentean bizi da (Van Leeuwenhoek-ek uretan azterturiko izakien antzera). Zelula bakar horrek itxura aldakorra daukate eta organismoaren bizitzeko moduari egokituta daude. Organismo zelulabakarrak moneroak, protistoak eta onddo batzuk dira.

E. coli, zelula prokarioto bakar batez osatutako bakterioa.

Izaki zelulabakarren kopurua lurreko handienetarikoa da; beste izaki bizidun guztiak baino askoz handiagoa. Hala ere, ezagunak zaiakigun izaki bizidunak funtzio desberdinak dituzten zelulez osatuta daude; organismo zelulaniztunak dira. Dena den, organismo zelulaniztun hauek sortzetik zelula bakar batetik datoz. Organismo oro bere bizitzaren hasierako aldi batean zelula bat izatetik igarotzen da (zigotoa).

Izaki zelulabakar gehienak prokariotoak dira, adibidez, bakterioak; baina izaki zelulabakar eukariotoak ere badaude, adibidez, protozooak.

Haien sistema bakunagatik, organismo zelulabakarrak zelulaniztunak baino primitiboagoak deritze. Izaki zelulabakarrak zelula bakar batez osatuta daude; izaki zelulaniztunak, ordea, zelula espezializatuen multzoez. Multzo horiek ehunak sortzen dituzte; ehun horiek batu eta organoak sortzen dituzte; eta organo horiek batu eta aparatuak osatzen dituzte; eta azkenekoz organismo konplexua eratzen dute.

Izaki zelulabakarretako zirkulazioa zelulako zitoplasmaren mugimenduaz gauzatzen da, ziklosia deritzona.

Zelula bakar batez osatutako organismoak direnez, izaki zelulabakarrak mikroskopiko bezala sailkatzen dira, salbuespen batzuekin: Xenofioforoak[1] tamaina handiko foraminifero zelulabakarrak dira, 20 cm-ko neurri makroskopikora hel daitezkeenak.

Erreferentziak aldatu

  1. Zhuravlev, AY 1993, Were Ediacaran Vendobionta multicellulars? Neues Jahrb. Geol. Palëontol. 190ː 299-314.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu