Orenburg
Orenburg[1] (errusieraz: Оренбург), 1938-1957 bitartean Txkalov (errusieraz: Чкалов) deitua, Errusiako hiria da, herrialdearen mendebaldean dagoen Orenburg oblastaren hiriburua. Ural eta Sakmara ibaien bilgunean dago[2]. 2010ean 548.331 biztanle zituen[3].
Orenburg Оренбург | |||
---|---|---|---|
Errusiaren banaketa administratiboa | |||
Administrazioa | |||
Estatu burujabe | Errusia | ||
Errusiako oblastak | Orenburg oblasta | ||
Hiri okruga | City of Orenburg | ||
Alkatea | Q29017682 | ||
Izen ofiziala | Новосиби́рск | ||
Jatorrizko izena | Оренбург | ||
Posta kodea | 460000 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 51°46′N 55°06′E / 51.77°N 55.1°E | ||
Azalera | 259 km² | ||
Altuera | 150 | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 539.236 (2023ko urtarrilaren 1a) −4.418 (2021) | ||
Dentsitatea | 2.117,11 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Sorrera | 1743 | ||
Telefono aurrizkia | 3532 | ||
Ordu eremua | UTC+05:00 | ||
Hiri senidetuak | Khujand, Oral, Blagnac eta Orlando | ||
http://www.admin.orenburg.ru/ |
Geografia aldatu
Orenburg Errusiako hegoaldean dago, Moskutik 1.468 km inguru hego-ekialderantz. Kontinentearteko hiria da; Europako eta Asiako lurrak ditu, Ural ibaiaren ertz bien gainean eraikita dagoenez: hiriaren zati handiena Europako partean dago, ibaiaren iparraldeko ertzean, baina auzo bat ibaiaz haraindi dago, Asian.
Historia aldatu
Errusiar Inperioa 1734. urtean hasi zen gotorleku-hiri bat eraikitzeko asmotan, hegoaldeko Uralen lurraldean, Orenburg izena ipinita. Hasieran, kolonia bat egin zuten Ural eta Or ibaiek bat egiten duten lekuan ("Or-ko gotorlekua" da izenaren jatorrizko esanahia); 1739. urtean izena aldatu zioten, eta Orsk izan zen izen berria. Beste Orenburg bat egiteko ahaleginak kale egin zuen 1741. urtean, eta gaur egungoaren aurrekaria 1743. urtean kokatu zuten oraingo lekuan, aurrerakada militarrerako kokagune garrantzitsu bihurtuz aurrerantzean.
Hiria Orenburg-ko kosakoen gunea izan zen; gerora, Erdialdeko Asia Errusiar Inperioaren menpe geratu zenean, merkataritza- eta garraio-gune nagusi bihurtu zen Orenburg, batez ere trenbide-sarearen ibilbideak bertan lotunea zuelako, Erdialdeko Asiako eta Siberiako bidean.
1938-1957 urte bitartean hiriaren izena Txkalov izan zen, Valeri Txkalov proba-pilotuaren omenez.
Klima aldatu
Datu klimatikoak (Orenburg) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 4.7 | 5.8 | 18.9 | 31.3 | 36.5 | 39.8 | 41.6 | 40.9 | 38.0 | 27.0 | 19.2 | 8.1 | 41.6 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | −8.0 | −7.2 | −0.8 | 12.8 | 22.1 | 27.5 | 29.0 | 27.4 | 20.9 | 11.2 | 0.3 | −5.9 | 10.78 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | −11.8 | −11.5 | −5.2 | 6.9 | 15.2 | 20.6 | 22.3 | 20.3 | 14.0 | 5.9 | −3.2 | −9.5 | 5.3 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | −15.5 | −15.7 | −9.3 | 1.7 | 8.5 | 13.8 | 15.6 | 13.6 | 7.9 | 1.6 | −6.1 | −13.1 | 0.3 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | −43.2 | −40.1 | −36.8 | −26.0 | −5.7 | −0.7 | 4.9 | −0.9 | −5.3 | −19.8 | −35.7 | −39.2 | −43.2 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 29 | 22 | 25 | 28 | 30 | 36 | 41 | 29 | 26 | 34 | 33 | 31 | 364 |
Iturria: Pogoda.ru.net[4] |
Erreferentziak aldatu
Kanpo estekak aldatu
- (Ingelesez) (Errusieraz) Orenburg-ko leku interesgarriak Suvenirograd.ru