Opsoninak (grezieratik: opsōneîn, "jateko prestatu") fagozitoen jarduera errazten duten molekulak dira, odol-serumean daudenak. Opsonizazio prozesua burutzen dute.

Zubi lana egiten dute opsoninek

Opsoninak fagozito eta fagozitatu behar den partikularen artean kokatzen dira, zubi modura (ikus irudia). Fagozitoez gain, konplementu sistema ere aktibatzen dute opsoninek.

G immunoglobulina eta M immunoglobulina dira antigorputzak diren bi opsonina garrantzitsuenak. Konplementu sistemaren proteina batzuk ere (C3, esaterako) opsoninak dira.

Opsoninez inguratuta dagoen partikula edo mikrobio bat "opsonizatuta" dagoela esaten da [1], eta suntsituta izango da fagozitoen bitartez segundu gutxitan.

Erreferentziak aldatu

  1. Ingraham, J. eta Ingraham, C.: Introducción a la Microbiología vol. II, Ed. Reverté (1998), 388. orr. ISBN: 84-291-1871-3

Kanpo estekak aldatu