Ops (latinez, ugaritasuna), erromatar mitologian, sabinar jatorriko lurreko eta emankortasunaren jainkosa bat zen. Bere senarra Saturno zen, urrezko garaiko errege eskuzabala. Saturno Kronosekin identifikatzen zen bezala, Ops Rearekin identifikatzen zen, Kronosen emaztea. Bere estatua eta txanponetan, Ops eserita irudikatzen zen, jainko/sa ktonikoekin ohi zen bezala, eta, ezaugarri nagusi bezala, zetru bat edo galburu bat eusten zuen.

Garaiko idazki latindarretan, izendatzaile singularra (Ops), ez da erabiltzen, egile klasikoek, soilik Opis forma erabiltzen dutelarik. Festoren arabera (203:19) "Ops Saturnoren emaztea zela esaten zen. Berarekin, lurra izendatzen zen, lurretik banatzen ditu ondasun guztiak gizakien artean" (Opis dicta est coniux Saturni per quam uolerunt terram significare, quia omnes opes humano generi terra tribuit). Ops hitz latindarrak, "aberastasuna", "ondasunak", "ugaritasuna" esan nahi du. Opusekin ere lotuta dago, "lana" esan nahi duena, bereziki "lurra landu", "erein" zentzuan. Ekintza hauek, sakratutzat hartzen ziren, eta, sarri, erlijio errituekin laguntzen ziren, Ops eta Konsus bezalako jainko/sa ktonikoen borondate ona lortzeko asmoz. Ops, sanskritozko ápnasekin, ere lotua dago, "ondasunak" edo "jabetza" esan nahi duena.

Opsen gurtza (mitikoki), sabinarren errege zen Tatiok ezarri zuen. Ops, laster bihurtu zen aberastasuna, ugaritasuna eta oparotasunaren patroi, pertsona mailan zein nazio mailan. Opsek, tenplu ospetsu bat zuen kapitolioko hirukoan. Jatorrian, bere omenezko jai bat ospatzen zen abuztuak 10ean. Horri, abenduak 19an (batzuen arabera hilabete bereko 9an) ospatzen zen Opalia gehitzen zitzaion. Abuztuak 25ean, Opikonsibia ospatzen zen. Beti Konsusekin lotua, Ops, berarekin batera ohoratzen zen Opalia eta Opikonsibian. Jai hauek, Konsusen omenez, Konsualia ere deitzen ziren.

Kanpo estekak aldatu