Oosterscheldekering-a Herbehereak uholdeetatik babesteko eraikitako dike bat da, Schouwen-Duiveland eta Noord-Beveland uharteen artean kokatua. Delta Planaren barruan egindako 13 dikeetatik handiena da. Plan hau 1953ko uholdeek eragindako heriotza eta kalteak kontuan hartuta garatu da. Herbehereak babesteko egin diren babes guztien artean, Oosterscheldekering da nabariena. American Society of Civil Engineers elkartearen ustez, dike hori da mundu modernoko zazpi mirarietako bat.

Oosterscheldekering

Ezaugarriak aldatu

Hiru kilometroko luzera du eta bere gainean errepide bat dago autoak pasatzeko. Dike hau zementuzko 65 zutaberen gainean dago kokatuta. Zutabe horien artean altzairuzko 62 ate antzeko daude. Pieza horiek dike lehorrean eraiki ziren, langileen segurtasuna bermatzeko. Hiru kanalen gainean eraikia dago, Hammen, Schaar van Roggeplaat eta Roompot. Dikearen eraikuntza errazteko Neeltje Jans irla artifiziala sortu zen estuarioan. Eraikuntza lanak amaitu ondoren bisitarientzako heziketa gune bat eta dikearen mantenu-lanetarako gunea jarri ziren bertan.

Oosterscheldekering munduko barrerarik handiena da eta ekaitzek sortutako itsas mailaren aldaketengatik babesten du Herbehereak lurraldea.

Zergatik sortu zen aldatu

 
Herbehereak satelite irudian

Estatuaren berezitasun nagusienaren berri Herbehereak izenak berak ematen digu, Nederlanden jatorrizkoak bezala: lurraldearen erdiak metro bakarreko garaiera du. Ipar-mendebaldea lau-laua da eta toki batzuetan itsas mailaren azpitik dago. Hego-ekialdean Goi Herbehereak daude, itsas mailaren apur bat gainetik. Erdi Aroan eraikitzen hasi ziren dike, babes duna eta ur-drainatze konplexuek uholdeetatik babesten dute lurraldea eta estatuaren azalera %20an handitzea ahalbidetzen dute.

1953ko uholdea aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Herbehereetako geografia»

1953ko uholdea (nederlanderaz "De Watersnood", uholdea) 1953ko urtarrilaren 31tik otsailaren 1era izan zen. Dike asko apurtu ziren Zeelanda eta Hego Holanda eskualdeetan, marea bizi eta ekaitz handi baten ondorioz. Herbehereetako lur zati handi bat, bai kostaldekoa zein lur barnekoa, desagertu egin zen uraren erruz. 1.835 pertsona eta abere asko hil ziren uholde honen ondorioz.

 
Delta Planeko dikeen kokapena

Delta plana aldatu

Herbehereetako herrialdeak beti kontuan izan du ura, hain zuzen, hark kalte handiak sortu izan dituelako. 1953ko uholdeak izugarrizko galerak eragin zituen herrialdean eta, hori dela eta, zerbait egitea erabaki zuten. Gobernuak dike handi bat eraikitzea erabaki zuen, olatu handietatik eta uholdeetatik babesteko. Delta Plana uholdea gertatu eta 20 egunera sortu zen, Herbehereak ondo babesteko asmoarekin. Plan horren baita 13 dike egin dira dagoeneko; Oosterscheldekering dikea da guztien artean garrantzitsuena.

 
Maeslantkering

Natura aldatu

Oosterscheldekering-en inguruan landaretza eta fauna askotarikoa da. Uraren tenperatura, gatz kantitatea eta elikagaiak aurkitzeko aukera anitzak direnez arrain, hegazti eta landare eta belaki asko aurkitu daitezke. Landare nahiz animala espezie mota asko egoteaz gain, kopuruak ere ugariak dira.

Arrainak aldatu

 
Ingurune horretan aurki daitezke arrainak

66 arrain mota aurki daitezke dikearen inguruan urte osoan zehar. Arrain horien artean aurki daitezke adibidez mihi-arrain europarra zein arrunta eta beste hainbat arrain.

Hegaztiak aldatu

Oosterscheldekering-ek elkartzen dituen bi uharteen artean eta Wadden itsasoan hegazti asko aurki daitezke. Herbehereetan aurki daitezke hegazti guztien artean, dike honen inguruan daude. Horren atzean lau faktore garrantzitsu daude:

Horri guztiari esker, hegazti askoren leku gogokoena da Oosterscheldekering ingurua. Udaberrian hegazti asko heltzen dira eta udazkenean leku beroagoetara hegan egiten dute, horien artean ahateak eta antzarak.

Arazoak aldatu

Herbereheak babesteko proiektua egiteak arazo dezente ekarri zituen. Proiektuak batzuentzat mesede asko eragin bazituen ere, kontrako kanpaina ere ez zen izan makala: horien artean daude ekologistak edo talde ekologistak, adibidez: greenpeacekoek[1]. Horien ustetan, dikeak ingurumena kaltetzen du, itsas hondoa batik bat.

Eraikitzerakoan aldatu

Proiektua egiteko onarpena izan aurretik, ondoko galdera sortu zen: nola izango zen posible barrera handi eta pisutsu hori itsaso gainean eraikitzea? Ikerketa sakon bat egin zen eta itsaspearen dentsitatea eta sendotasuna, lur azpiko lur maila ezberdinak eta hondoaren osakera ikertu ziren. Ikerketaren ondoren, itsaspea moldatzea erabaki zuten, dikea etorkizunean mugi ez zedin. Laborategietan hainbat esperimentu egin ziren eraikitzeko era onena asmatzeko.

Itsas hondoan hainbat lan egin zen. Mytilus itsasontziak [2] dardar-zutabe batzuk jarri zituen. Ondoren, zutabe horietan koltxoi sintetiko batzuk ezarri ziren eta horiek zementuz estali zituzten. Ondoren lohia kendu eta area sartu zen haren tokian. Aldaketa horiek guztiak egin eta gero, itsas hondoak oraindik nahiko ahula izaten jarraitzen zuen eta koltxoi sintetiko gehiago egitea erabaki zuten. Emaitzak positiboak izan ziren.

 
Oosterscheldekering goitik ikusita

Naturarekin arazoak aldatu

Ingurune honetako paisaia bezalakorik ez dago inon. Lurra eta itsasoaren bat egitea ikaragarrizko onura dakar bai animalia eta baita landareentzako ere. Biodibertsitatea oso handia da: 70 arrain mota, 140 landare eta alga mota, 350 uretako animalia mota eta 500 eta 600 artean lurreko animalia aurki daitezke. Oso ingurune garrantzitsua da han ehizatzen duten, ugaltzen diren edo negua pasatzen dute hegaztientzat.

Oosterschelde egiteakn espezie horietako asko galtzea eragin zuen, muskuilu eta ostrak barne eta gorrek arazo ekonomiko latzak ekar zitezkeen, Yerseke eta Bruinisse arrantzaleentzako galera handia izan zelako. 1870. urtetik Herbehereetako zonalde horretako biztanleak nekazaritzan eta abeltzaintzan aritu dira ingurune horretan, hau da, bizimoduz aldatu behar izan dute.

Ingururugiro arazoak aldatu

Herberehentzako ingurumena oso garrantzitsua eta asko zaindu beharreko zerbait da.

Iparraldeko itsasoa oso garrantzitsua da, arrantza asko hor egiten delako. Arrantza masiboaren ondorioz, arrain mota asko desagertu dira eta beste asko daude galzorian. Arazook hain dira larriak, non Herbehereek bakarrik ezin baitituzten konpondu. Arazo horri Oosterscheldekering dikearen arazoa gehitzea izugarria izango litzateke, ia itsas animali guztiekin akabatuko bailuke. Urte batzuk barru, adibidez, bakailaoa galzorian egongo dela aurreikusten da. Gobernuak ekonomiaren alde ekologiaren alde baino gogorrago jarduten duenez, talde ekologistek gogor egin dute dikearen aurka, ingurumena babesteko asmoz.

Itsas mailaren igoera aldatu

Duela 18000 urtetik itsas maila 120 metro igo da, eta igotzen jarraitzen du. XIX. mendera arte igoera konstantea zen, 0.1 - 0.2 mm-koa urtero, gutxi gorabehera. 1900 urtetik aurrera, ordea itsas-maila 1 - 3 mm igotzen hasi zen urtero eta 1992 urtetik kalkulatzen da 3mm-ko igoera duela urtero.

Urtea XIX. mendea 1990 1992 1992tik aurrera
Itsas mailaren igoera (batez bestekoa)(mm) 0.1-.02 1-3 2-3 3tik gora
Iturria: [3]

Baldintza atmosferikoek ere garrantzi handia dute. Izan ere, presio atmosferikoa areagotzen dute eta ekaitz batean, adibidez, are gehiago igotzen da ur-maila.

Ur-maila urtero 3mm ura igotzen bada, ez du balio egungo itsas-mailarentzako dike bat eraikitzeak. Alabaina, dike altuagoa egiteko oinarriek ere altuagoak behar dute izan eta, beraz, itsas hondoaren zati handiago bat suntsitzea.

 
Dike gaineko errepidea

Uraren kutsadura aldatu

Dikearen inguruan organismo asko daude, eta denek dute uraren beharra, dela edateko, edo dela urez osatuta daudelako, marmoken kasua tarteko, ur kutsatu gabearena, noski. Bestela, organismook gaixotu daitezke. Kutsadura-maila altuak arrain eta animalia mota askoren desagerpena dakar, eta horrek giza-kontsumoa ere kaltetuko luke.Oosterscheldekering arrisku hori badu.

Ura kutsatzeko zazpi arrazoi nagusi daude:

  1. Petrolioaa eta antzekoak.
  2. Pestizidak eta herbizidak.
  3. Burdin arinak.
  4. Hondakin toxikoak.
  5. Gehiegizko material organikoa.
  6. Sedimentuak.
  7. Kutsatutako organismoak.

Uraren kutsadura da ekologistek proiektu honen aurka egitearen beste arrazoietako bat.

Konponbidea aldatu

 
Oosterscheldekeringko ateak

Kontuan izanda Oosterscheldekering dikea eraikitzeko hainbeste arazo aurreikusten zirela eta hainbeste gauza proiektu honen aurka, zerbait egitea erabaki zen aurrera eraman ahal izateko. Hauek izan dira arazo nabarmenak:

  • Ekologistek ingurumena babesteko dikearen aurka egotea.
  • Itsas mailaren igoera dakarren kalteen aurreikuspena.
  • Ozono geruzarekin sortutako arazoak.
  • Itsas animalia eta animalia lurtar askoren bizitzak arriskuan egotea.

Bost arrazoi nagusi horien aurka ezer egin ezin zezaketela ikusi zuten Delta Works-ekoek eta ekitea erabaki zuten. Azkenean oso konponbide sinple baina eraginkorra aurkitu zuten.

Errepide azpiko eta 62 zutabeen arteko hormak mugikorrak egitea.

Konponbidea zera zen, hormak beti irekita egotea, ura pasatu eta bertako animaliak ahalik eta gutxien kaltetzeko. Ordenagailu batek kontrolatuko zituen ateok noiz itxi beharko ziren. Ekaitz bat gerturatzerakoan automatikoki itxiko ziren, ordenagailuak aginduta. Asmakuntza honek ingurumena babesten du eta animalien bizitzaz arduratzen da.

Ura ez kutsatzeko, ahalik eta material ekologikoenak erabili dira. Azkenean, baldintza horietan eginez gero, talde ekologistak ere dikea eraikitzearekin ados agertu ziren-

Itsas-mailaren igoera kalkulu sakon batzuk egin ostean 50m-ko altuerako dikea eraikitzea erabaki zuten.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu