Onintza Enbeita

Euskal kazetaria, idazlea eta bertsolaria

Onintza Enbeita Maguregi (Muxika, Bizkaia, 1979ko maiatzaren 19a) euskal bertsolaria, kazetaria, feminista eta abertzalea da, horretaz gain diputatua izan zen Espainiako Gorteetan 2012tik 2016ko tartean. 2018ko Bizkaiko Bertsolari txapelduna izan da, txapela lortu duen lehen emakumezkoa da.

Onintza Enbeita


Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

2016ko urtarrilaren 12a - 2016ko maiatzaren 3a
Barrutia: Bizkaia
Hautetsia: 2015eko Espainiako hauteskunde orokorrak

Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

2012ko ekainaren 19a - 2015eko urriaren 27a
Iñaki Antiguedad
Barrutia: Bizkaia
Hautetsia: 2011ko Espainiako hauteskunde orokorrak
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakOnintza Enbeita Maguregi
JaiotzaMuxika1979ko maiatzaren 19a (44 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Irakaslea(k)Jon Lopategi
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, idazlea, bertsolaria eta politikaria
Lantokia(k)Madril
Genero artistikoaolerkigintza
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Eusko Abertzale Ekintza
Amaiur
Askatasuna
Euskal Herria Bildu

Biografia eta ibilbidea aldatu

Nor da Onintza Enbeita?[1] (Ahotsak proiekturako)

Onintza Enbeita Muxikan jaio zen eta bertan bizi, bere gurasoak ere bertakoak izanik. Hiru ahizpa dira, bera gazteena.[2]

 
Maitane Azurmendi ren ikustrazioa

Ikasketak eta lana aldatu

Euskal Herriko Unibertsitatean Kazetaritza ikasi eta gero, Euskal Kulturgintzaren Transmisioa (Mondragon Unibertsitatea) eta Agroekologia (UPV/EHU) graduondokoak ikasi zituen.[3] Hainbat hedabideekin aritu izan da kolaborazioak egiten: Euskaldunon Egunkarian, Berrian, Argian, Busturialdeako Hitzan, AIZU! aldizkarian,[4] Bizkaiko Hitzan, Matraka eta Frida aldizkarietan, Bizkaia irratian, Euskadi Irratian Euskal Telebistako Mihiluzen, Wazemanken, Gure Doinuaken besteak beste.[5][6]

Labayru Ikastegian euskara klaseak ematen ibili izan da.[7]

Bertsolaria aldatu

Bertsolaritzarekin lotura estua duen familian hazi zen eta bera ere bertsotan oso gazte hasi zen.[8] Garriko bertso-eskolako kidea izan zen.[7] 2006an iritsi zen lehenengo aldiz Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalera eta geroztik final guztietarako sailkatu izan da. 2005 eta 2009ko Euskal Herriko txapelketan ere parte hartu zuen.[9]

2018an Bizkaiko Bertsolari Txapelketa irabazi zuen (843,5 puntu). Irabazten lehen emakumea izan zen.[10][11][12]

Politikaria aldatu

Bere ibilbide politikoa Muxikan hasi zen, ANV alderdiarekin hango zinegotzia izan baitzen 2007 eta 2011 urteen artean. 2012 eta 2015 urteetan, Amaiur koalizioko diputatua izan zen Espainiako Diputatuen Kongresuan.[7] 2014an Marokoko agintariek Mendebaldeko Saharatik kanporatu zuten Aaiúnera iritsi zenean.[13]

2015ean EH Bildurekin aurkeztu zen Bizkaiatik Kongresurako zerrenda buru gisa.[14] Bertan Abortoaren erreformari buruz ari zela, ‘koño’ esaten bigarren pertsona eta lehenengo emakumea izan zen. Honek sareetan eta hedabideetan oihartzun handia piztu zuen.[15][16][17][18]

Bestelako proiektuak aldatu

2018an musika, dantza eta sorkuntza literario bidezko esperientzia kooperatiboa den Humanity at Music-en parte hartu zuen.[19][20]

Uxue Alberdiren 2019ko Kontrako eztarritik saiakera lanean emakume bertsolari gisa izandako bizipenak agertu zituen.[21][22][23]

2019an Donostiako Zinemaldiaren inguruan '48 ordu Zinemaldian' egin eta gero, saio propioa lortu du formatuak ETB1en. Gai zehatz baten inguruan 48 ordu pasatzean datza Enbeitak gidaturiko programak.[24][25]

Txapelketak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. .
  2. «Enbeita Maguregi, Onintza - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-12-15).
  3. «Onintza Enbeita — Booktegi» booktegi.eus (Noiz kontsultatua: 2018-12-15).[Betiko hautsitako esteka]
  4. «Aizu!» www.aizu.eus (Noiz kontsultatua: 2021-01-26).[Betiko hautsitako esteka]
  5. «Onintza Enbeita: “ Hizkuntzari esker komunikatzen gara, eta komunitate baten mundu ikuskera, komunitate horren hizkuntzak definitzen du ondoen” — Unibertsitatea.Net» www.unibertsitatea.net (Noiz kontsultatua: 2018-12-15).
  6. «Onintza Enbeita, belaunaldiz belaunaldi gorde diren abestien bila» El Diario Vasco 2018-11-21 (Noiz kontsultatua: 2018-12-15).
  7. a b c «Onintza Enbeita Maguregi (EH Bildu-Kongresua)» Busturialdeko Hitza 2015-12-08 (Noiz kontsultatua: 2018-12-15).
  8. «Enbeitatarren historia laburbildu digu Onintza Enbeitak» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2018-12-15).
  9. Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Onintza Enbeita - Biografiak - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2018-12-15).
  10. Berria.eus. «Onintza Enbeitak irabazi du Bizkaiko Bertsolari Txapelketa» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-12-15).
  11. «Onintza Enbeitak irabazi du Bizkaiko Bertsolari Txapelketa» naiz: 2018-12-15 (Noiz kontsultatua: 2018-12-15).
  12. «Onintza Enbeita txapeldun» Argia (Noiz kontsultatua: 2018-12-30).
  13. (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2014-04-16). «Las autoridades marroquíes expulsan a Onintza Enbeita del Sahara Occidental» naiz: (Noiz kontsultatua: 2018-12-30).
  14. «Euskal Herria Bildu - Hautagaiak» ehbildu.eus (Noiz kontsultatua: 2018-12-15).
  15. «Onintza Enbeita» Gaztezulo (Noiz kontsultatua: 2018-12-15).
  16. (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2014-02-11). «Onintza Enbeita, en el Congreso: «Señorías, en mi coño y en mi moño mando yo»» naiz: (Noiz kontsultatua: 2018-12-15).
  17. «“Aste Nagusia munduko marabilla ez material handienetariko bat da”. Deia, Noticias de Bizkaia» Deia (Noiz kontsultatua: 2018-12-15).
  18. Amaiur Koalizioa. Onintza Enbeita: "¡En mi coño y en mi moño, mando yo!". (Noiz kontsultatua: 2018-12-15).
  19. «Kooperatibismoaren musika» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-12-15).
  20. «Onintza Enbeita» Humanity at Music (Noiz kontsultatua: 2018-12-15).
  21. «Susa literatura - Kontrako eztarritik» www.susa-literatura.eus (Noiz kontsultatua: 2019-04-13).
  22. Berria.eus. «Kontrako eztarritik» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-04-13).
  23. «"Beti egon gara bertso munduaz gauza onak esaten, lotsatu gara txarrak kontatzeaz"» Argia (Noiz kontsultatua: 2019-04-13).
  24. Gascon, Ainara Arratibel. ««'Gure doinuak' bezala, saio hau niretzat opari bat izaten ahaleginduko naiz»» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-09-29).
  25. «'48 ordu Zinemaldian' saio berezia, gaur gauean, ETB1en eta eitb.eus atarian» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2019-09-29).

Ikus gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu

Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Onintza Enbeita