Inbutu

Onil» orritik birbideratua)
Artikulu hau tresnari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Inbutu (onddoa)».

Inbutua, halaber onila, likidoak aho estuko edukiontzietan bideratzeko erabiltzen den tresna da.

Sukaldeko inbutua.

Egitura aldatu

Inbutuak, normalean, bi konoren forma du. Kono handienetik, gainaldean, likidoa sartzen da, eta, txikienak, behealdean, kono handitik datorren likidoa edukiontzi batera kanalizatzen du. Batzuetan, onilaren beheko aldeak zilindro forma du. Inbutuak beirazkoak edo plastikozkoak izan daitezke.

Erabilera aldatu

Erabilera asko dituen arren, gehienbat, laborategi eta sukaldeetan erabiltzen da. Barne-errekuntza motordun ibilgailuetan ere erabil daiteke, erregai deposituak betetzeko, kanpora tantarik erori ez dadin.

Hauek dira laborategian erabiltzen diren onil motak, helburuaren arabera:

  • Iragazketa inbutua: gehien erabiltzen direnak dira, beiraz eginak.
  • Büchner inbutua: kimikako laborategian oso erabilia filtrazioak egiteko. Beirazkoak eta plastikozkoak badauden arren, gehienbat portzelanazkoak erabili ohi dira.
  • Dekantazio inbutua: Dentsitate ezberdineko bi likido banatzeko erabiltzen den beirazko onila.
 
Büchner inbutua

Eraikuntzan erabiltzen den onilari Tremi inbutua deritzo eta hormigoia bideratzeko erabiltzen da.


Kanpo estekak aldatu