Onartu gabeko estatuak

Onartu gabeko estatuak nazioarteko komunitateak, bereziki NBEk eta bere kideek onespena eman ez dieten estatuak dira. Estatutzat jotzen dira honi dagozkion zenbait ezaugarri dituelako: lurralde baten gaineko kontrola edo kontrolatzeko borondatea eta berezko gobernua.

Kasu desberdinak topa daitezke: de facto independenteak direnak baina bere egoera irregularragatik (gerra baten emaitza adibidez) etorkizunean aldaketak espero daitezkeenak, onarpen zabala baina ezintasuna NBEko kide batzuen jarreragatik, estatu bakar batek ere ez, batzuek edo askok onartzen dutenak, lurralde jakin batean kontrol osoa edo partziala dutenak, herri batean oinarrituta daudenak eta ez daudenak...

NBEko kide ez diren estatu batzuek baino onartu ez dutenak aldatu

Oso estatu gutxik onartu dutenak eta gainera zerrenda honetan daudenak izanik; gehienetan elkarrekikotasuna suertatu egin da.

Moldavia eta Ukrainaren arteko lur zerrenda mehe batek osatua, 1990etik independentea da. Nazioarteak Moldaviako zatitzat dauka eta Abkhazia eta Hego Osetiak baino ez dute onartu.

NBEko kide bakarrak onartua aldatu

Atxikimendu berezia duelako gertatu da.

1983an Zipreko gerraren ostean aldarrikatua, Turkiak onartzen du eta baita Batzar Islamikoko Erakundeak ere. 2004an Europar Batasunak bere barruan sartzea onartu zuen, beti ere balizko Zipre batu batean.

Estatu batzuek edo askok onartuak aldatu

NBEn sartzeko inolako aukerarik ez duten kasu batzuetatik zenbait estaturen betoagatik independentzia normalizatua ez duten batzuetara doan kategoria. Onartzen dituzten estatu-kopuruaren arabera ordenatuta ageriko dira.

1992tik independentea, Errusiak babestu eta Georgiak beretzat eskatzen du. Herri abkhaziarra du oinarri. NBEko lau estatuk onartu dute (Errusia, Nauru, Nikaragua eta Venezuelak) eta Hego Osetia eta Transnistriak ere bai.

Aurrekoaren antza du; 1991tik Georgiatik independentzia aldarrikatu zuen Moskuren laguntzaz. Desberdintasuna: bere burua herri osetiar osoaren estatutzat jo beharrean, Ipar Osetiako gobernua Errusiaren barruan segitzearen alde dago eta hegoaldekoek ere Errusiarekiko atxikimendu maila handiagoa erakusten dute. Abkhazia onartzen duten estatu berberek onartua.

1949tik de facto independente, 1971n NBEko aulkia eta bere onespen diplomatiko gehienak galdu zituen Txinako Herri Errepublikak irabazten zituen bitartean. 2010ean 22 estatuk (nazioartean inportantzia handiegirik ez dutenak) eta Egoitza Santuak onartzen dute.

1991n aldarrikatu zuen independentzia lehen aldiz; orduan Albaniak baino ez zuen onartu, kontuan izan berezko herria baino herri albaniarraren barruan kokatuko litzatekeela. 2008tik berriz independentea da, kasu honetan estatu boteretsu askoren babesaz baina Balkanetan bizi izan diren aliantza eta gerrengatik ez du adostasunik bildu nazioartean: NBEko 64 kidek onartzen dute, haien artean AEB, Alemania, Erresuma Batua, Frantzia, Italia, Japonia eta Turkiak. Aldiz, onartzen ez dutenen artean Argentina, Brasil, Errusia, Espainia eta Serbia daude.

Marokok okupatua, NBErentzat deskolonizatu gabeko lurraldea da. Fronte Polisarioak 1976an aldarrikatu zuen independentzia; 81 estatuk eta Afrikar Batasunak onartzen dute. Arabiar Ligak, ordea Marokoren alde jotzen du. Aurreko kasuetan ez bezala bere lurraldearen zati bat besterik ez du kontrolatzen.

1988an aldarrikatua, bere independentzia NBEko 96 kidek onartzen dute eta harreman diplomatikoak ditu beste hamabirekin. Hala ere, Israel, AEB eta Mendebaldeko Europako estatu gehienek ez dute onartzen. Onartu gabekoen artean NBEn estatusik altuena lortu du, kide osoa ez bada ere "behatzailea" delako. Berezko ezaugarri gisa, bere lurraldearen kontrolik ez du eta historikoki Palestina bere osotasunean izan dena egun Israelgo estatuak menperatzen du, bien proiektu politikoek lur berean talka egiten dutelarik.

NBEko kide batzuen arazoak aldatu

Ezin "Onartu gabekoak" deitu, NBEko kideak direlako baina egoera partikular batzuk direla medio estatu batzuek ez dute lortu munduko guztien onespena. Azpimarratzeko kasuak:

21 estatuk, batez ere arabiarrek ez dute onartzen eta hala egin duten beste hamahiruk ez dute harreman diplomatikorik.

NBEko kidea ez den Taiwanek ez du onartzen; beste aldetik, delako "Txinako Errepublika" onartzen duten estatuekin (22 eta Egoitza Santua) Herri Errepublikak ez du harreman diplomatikorik onartzen.

Pakistanek ez du onartzen, Azerbaijanekin duen gatazka arrazoi.

Turkiak ez du onartzen; logikoki Ipar Zipreko Turkiar Errepublikak ere ez.

Estonia, Frantzia, Japonia eta Hego Koreak ez dute onartzen.

Ipar Koreak ez onartua.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu