Ometotchtli edo Ometochtli (nahuatlez Bi-Untxi) azteka mitologian untxi eran gurtutako pulkearen eta mozkortasunaren jainkoa zen. Landareen emankortasunaz eta haizeaz lotua zegoen.

Centzon Tochtli deritzenen buru da, mozkortasunaren larehun jainko untxiak, hauen artean Patecatl, Tequechmecauiani, Quatlapanqui (buruirekitzailea) eta Papaztac (sumindua) zeudelarik, hauei mozkortuak sakrifikatzen zitzaizkielarik.

El Tepozteco izeneko arkeologia gunean, Tlahuiltepetl izeneko muinoaren tontorrean jainko honen omenezko gurtzaleku bat aurkitu zen, jainko honen estatua Fray Domingok suntsitu zuelarik 1538an.

Kanpo estekak aldatu