Omecillo[1] Arabako mendebaldeko ibaia da, 32 km-ko luzera duena. Bóvedako mendilerroan jaio eta Ebro ibaian amaitzen da, Bergonda herria zeharkatu eta gero, Sobróndik gertu. 360 km²-ko azalerako arro hidrologikoa du. Gaubea, Jurisdicción de San Zadornil (Burgos), Añana eta Lantaron udalerriak zeharkatzen ditu. Ibaiadar nagusia Tumecillo ibaia du, Arkamoko mendilerroan jaiotzen dena eta Villanañen elkartzen zaiona. Halaber, beherago, eta Bergondara iritsi baino lehen, Añanatik datorren Muera ibai gazia ere elkartzen zaio.

Omecillo
Motaibai
Geografia
Map
Koordenatuak42°50′44″N 3°06′42″W / 42.84558691°N 3.11157537°W / 42.84558691; -3.11157537
Hidrografia
Arro hidrografikoaEbroren arro hidrografikoa
Bokalea
()
Ebro

Egoera onean mantentzen da, Arabako eremu horren industrializazio maila txikiari esker. Hori dela eta, Euskal Autonomia Erkidegoan natura-baliorik handienetako ibaien artean dugu Omecillo[2].

Babesa aldatu

2015.eko Martxoak 17tik Eusko Jaurlaritzak Euskal Herriko zatia Kontserbatzeko Eremu Berezi izendatu zuen. Natura 2000 sarean ere dago onartuta.[3]

Baloreak aldatu

Ibaiertzeko basoak oso ondo kontserbatuta aurki daitezke (lizardiak, sahastiak, makaldiak eta eta ekosistema horietan ohikoak diren espezieak, batzuk larriki mehatxatuak:

Garrantzi handia dute, bestetik, arrainen populazioak eta landarediak.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu