Olmo (marrazkilaria)

kazetari espainiarra

Luis del Olmo Alonso "Olmo" (Bilbo, 1922ko abuztuaren 24a - 2021eko irailaren 8a[1]) bilbotar kazetari eta marrazkilea zen, Don Celes pertsonaiari esker ezaguna.

Olmo (marrazkilaria)
Bizitza
JaiotzaBilbo1922ko abuztuaren 24a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaBilbo2021eko irailaren 8a (99 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakkomikigilea
Lan nabarmenak
Artikulu hau bilbotar marrazkilariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Olmo».

Biografia aldatu

Antonio eta Hermesiaren semea, aita Legutioko guduan desagertu zitzaion. Peritu industrialaren ikasketak utzi zituen marrazkilaria izateko. Gaztetan atleta izan zen, baita 4x400 Espainiako txapelduna ere.[2]

Olmo 1945ean hasi zen La Gaceta del Norte lanean, non orduan Estatu Batuetan argitaratzen zuten antzeko komiki zinta egitea proposatu zioten. Horrela Don Celes jaio zen. Don Celesen zinten kopurua ezezaguna da, hala ere, egunero ia etengabe 1945etik agertu ondoren, 15.000 baino direla esaten zuen Olmok[3].

Pertsonaiaren izen osoa Don Celes Carovius da. Zintetan beste pertsonaia ezaguna besterik ez da agertzen: Don Celesen emaztea den Petronila Pilonga. Izen biak orduan La Gaceta del Norte egunkariaren zuzendaria zen Aureliano López Becerra Desperdiciosek asmatu zituen.

1969an El Correora pasa eta bere eguneroko zinta mantendu zuen azken orrialdean. Handik aurrera hainbat egunkaritarako lan egin zuen, hala nola El Diario Montañés, El Alcázar, Diario Vasco, Diario de Burgos, Diario de Navarra, Pensamiento Navarro, Marca, Actualidad Española, eta abar.[4]

Olmok zutabe bat ere izan zuen El Correon, De cuando en cuando izenekoa, noizean behin idazten zuena.

2012an Bilbotar Ospetsuen Saria jaso zuen.

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) «Muere a los 99 años Luis del Olmo, creador de un personaje icónico» El Correo 2021-09-08 (Noiz kontsultatua: 2021-09-08).
  2. Méndez, Julián. (2012-12-12). «Olmo: "Yo soy el esclavo de Don Celes"» El Correo.
  3. Bacigalupe, Daniel. (2006). «En fiestas, Don Celes huiría de las zonas de barullo» (pdf) Bilbao (8): 36..
  4. Auñamendi Eusko Entziklopedia. Luis del Olmo Alonso. .

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.