Ollaran

Nafarroa Garaiko udalerria eta ibarra


Ollaran[3][a] edo Olloibar[b] (Oltzako hizkeraz: Ollabar)[c] Euskal Herriko udalerria eta ibarra da, Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta. Iruñeko merindadean eta Iruñerria eskualdeko Ibarrak azpieskualdean dago, Iruñea hiriburutik 26,9 kilometrora. Altuera 615 eta 1264 metro artekoa da, eta 36,98 km²-ko azalera hartzen du. 2023 urtean 435 biztanle zituen.

Ollaran
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Ollaran bandera
Bandera

Ollaran armarria
Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Iruñea
EskualdeaIbarrak (Iruñerria)
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
BarrutiaIruñea
Izen ofiziala Valle de Ollo / Ollaran
Posta kodea31172
INE kodea31194
Herritarraollarandar, olloibartar
Geografia
Koordenatuak42°51′32″N 1°51′26″W / 42.85902366°N 1.85711043°W / 42.85902366; -1.85711043
Azalera36,98 km²
Distantzia26,9 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria435 (2023:  10)
alt_left 188 (%43,2)(2019) (%53,6) 233 alt_right
Dentsitatea11,76 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 16,13
Ugalkortasuna[1]‰ 22,73
Ekonomia
Jarduera[1]% 82 (2011)
Desberdintasuna[1]% 0 (2011)
Langabezia[1]% 9 (2013)
Euskara
Eremuaeremu mistoa
Euskaldunak[1][2]% 28,00 (2018: %11,77)
Datu gehigarriak
Webguneawww.ollo.es

Ollaran Andimendiko ekialdean dago, eta bertatik lurrazpiko uren zati handi bat isurtzen da. Hala, haranean Artetako iturburua dago, Iruñerriko edateko uraren hiru hornidura-iturrietako bat. Ibarraren konfigurazioa berezia da, lur estu bat baita, harkaitzean zulatua, mendi garaiez inguratua. Herri guztiak, Beasoain eta Egillor izan ezik (Arakil ibaiertzean daude), Udarbe ibaia inguratzen dute, ibarreko ur-ibilgu nagusia.

Bertako biztanleak ollarandarrak edo olloibartarrak dira. Ibarburua Ollo kontzejua da, non udaletxea dagoen. 8 kontzejuk osatzen dute udalerria.

Geografia aldatu

Inguru naturala eta kokapena aldatu

 
Olloko goitiko ikuspegia

Txurregi (1.128 m) eta Gaztelu (998 m) iparraldean, eta Mortxe (1.123 m) hegoaldean udalerriko mendiak dira. Bestela, Arakil ibaiak zeharkatzen du ibarra iparraldetik hegoaldera. Udarbe ibaiak bat egiten du horrekin, mendebaldetik etorrita.

Ollaran Iruñeko merindadearen hegoaldean dago Iruñerriko gune metropolitarretik gertu, eta Lizarrako merindadearekiko mugan.

Mugakideak Arakil (iparraldean), Itza Zendea (ekialdean), Oltza Zendea (hegoaldean) eta Andimendi dira.

Klima eta landaredia aldatu

Ollarango klimaren ezaugarriak azpiatlantiar motakoak dira, baina altueraren arabera asko aldatzen dira batez besteko balioak. Horrela, prezipitazioak 1.000 eta 1.400mm artekoak izaten dira, eta tenperaturak 6 eta 12 gradu bitartekoak. Udalerriaren gunerik menditsuenetan, hau da mendebaldeko Urbasa mendilerroan, neguak hotzak eta elurtsuak izaten dira.

Zuhaitzik ugarienak haritzak dira, eta Ollarango gunerik altuenetan pagoak nagusi dira, udalerriko gunerik baxuenetan, berriz, arteak eta haritzak nabarmentzen dira. Birlandaturiko 171,92 hektarea pinu beltz, basa pinu eta pinu lariziar (Pinus nigra) daude Ollarango mendietan.

Kontzejuak aldatu

  1. Anotz: 33 biztanle (2020).
  2. Arteta: 28 bz.
  3. Beasoain-Egillor: 122 bz.
  4. Iltzarbe: 50 bz.
  5. Ollo: 53 bz.
  6. Saldise: 10 bz.
  7. Senosiain: 43 bz.
  8. Ultzurrun: 83 bz.

Demografia aldatu

Ollarango biztanleria

2008ko erroldaren arabera, ez da etorkinik bizi Ollaranen.

Politika aldatu

Udaletxea aldatu

  • HELBIDEA: Santo Tomas kalea, 1

Udal hauteskundeak aldatu

2007an Ollarango alkate kargurako Agrupación Vecinal Txurregui[4] (AVT) zerrendako Francisco Javier Ekai Iltzarbe aukeratu zuten. Udaletxeko zazpi zinegotzietatik lau lortu zituen, gehiengo osoa. Baliogabeko botoak sei izan ziren (emandako guztien % 2,50) eta boto zuriak zortzi (botoen % 3,42). Abstentzioa % 23,32koa izan zen.

Ollarango Udala (2007)
Alderdia Botoak Zinegotziak
Txurregui (AVT) 134 4
Agrupación Electoral Udarbe (AEU) 92 3

2011ko udal hauteskundeetan Auzolan zerrendak (4 zinegotzi, Francisco Javier Pérez Cueva) irabazi zituen. Txurreguik (2) eta PPk (1) ere ordezkaritza lortu zuten.

Ollarango Udala (2011)
Alderdia Botoak Zinegotziak
Auzolan 129 4
Txurregui 73 2
PP 30 1

2015eko udal hauteskundeetan Auzolan zerrenda bakarrik aurkeztu zen eta 7 zinegotziak lortu zituen, Francisco Javier Pérez Cuevak alkate segitu zuen. 2016ko irailaren 13an David Campionek hartu zuen alkatetza zentsura mozio baten bidez.[5]

Alkateak aldatu

Hauek izan dira Ollarango azken alkateak:

Alkatea Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera Alderdia
1979 1983
1983 1987
1987 1991
1991 1995
1995 1999
1999 2003
2003 2007
Francisco Javier Ekai Iltzarbe 2007 2011 Txurregui
Francisco Javier Perez Cueva 2011 2015 Auzolan
Francisco Javier Perez Cueva 2015 2016 Auzolan
David Campion Ventura 2016 2019 Auzolan
David Campion Ventura 2019 Jardunean AB[6]

Euskara aldatu

Antzinako kronikek dioten bezala, Iruñerriko betiko hizkuntza euskara izan da. Izan ere, Al-Himiari kronikagile musulmanak X. mendean Iruñerrikoaz idatzi zuen: "Gehienak euskaraz mintzatzen dira, eta, beraz, ez zaie ezer ulertzen".

XVI. eta XVII. mendeetan gaztelania ulertzen ez zutenak bazeuden Ollaranen. Baina XIX. mendean euskara arin galtzen hasi zen. 1863an Iruñerriko herri guztietan hitz egiten zen euskaraz, baina frankotan jadanik zaharrek baino ez zuten erabiltzen. 1904ko inkesta baten arabera, Ollarango Anotzen, Saldisen, Ollon, Ultzurrunen eta Senosiainen euskaraz mintzatzen zen. Ollaranen 1929an ere euskaldunak bazirela kontu jakina da. 1992ko abuztuan, hil egin zen Iruñerriko azken euskaldunzaharra, Beorburuko Esteban Garbisu.

Ollarandar ospetsuak aldatu

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d e f Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 50-55 or..
  3. Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
  4. Horrela idatzita. Txurregi mendi baten izena da.
  5. (Gaztelaniaz) Diario de Noticias Navarra.
  6. (Gaztelaniaz) «Base de datos de Alcaldes y Concejales:: Ministerio de Política Territorial y Función Pública ::» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2020-05-13).

Bibliografia aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa


Aipuaren errorea: <ref> tags exist for a group named "lower-alpha", but no corresponding <references group="lower-alpha"/> tag was found