Olga Holtz

errusiar matematikaria, zenbaki-analisietan aditua

Olga Vladimirovna Golts (errusieraz: Ольга Гольц), nazioartean Olga Holtz izenaz ezaguna, (Txeliabinsk, Errusia, 1973ko abuztuaren 19a) errusiar matematikaria da, zenbaki-analisian aditua. 2006an Sofian Kovalevskaia saria irabazi zuen, eta bi urte geroago, 2008an Europako Matematikaren Sozietatearen saria. 2008tik, Ikastegiko Junge Akademia ikastegiko kidea da.[1][2]

Olga Holtz

(2009)
Bizitza
JaiotzaTxeliabinsk1973ko abuztuaren 19a (50 urte)
Hezkuntza
HeziketaWisconsingo Unibertsitatea Madisonen 2000) Doktoretza
South Ural State University (en) Itzuli 1995) Zientziatan graduatua
Hezkuntza-mailaDoktoretza
Tesi zuzendariaHans Schneider (en) Itzuli
Doktorego ikaslea(k)Mikhail Yu. Tyaglov (en) Itzuli
Felipe Rincon (en) Itzuli
Matthias Lenz (en) Itzuli
Alexander Victorovich Dyachenko (en) Itzuli
Jacob N. Scott (en) Itzuli
Sarah Brodsky (en) Itzuli
Bryan Rae Gillespie (en) Itzuli
Jonathan Leake (en) Itzuli
Hizkuntzakerrusiera
Jarduerak
Jarduerakmatematikaria eta unibertsitateko irakaslea
Lantokia(k)Berlin
Enplegatzailea(k)Kaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn  (2004 -
Berlingo Unibertsitate Teknikoa  (2009 -
Jasotako sariak
KidetzaAmeriketako Matematika Elkartea
Die Junge Akademie (en) Itzuli
people.eecs.berkeley.edu…
IMDB: nm5399827 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Holtzek matematikan eman zituen lehen urratsak gurasoekin, biak programatzaileak baitziren. 15 urte zituela, matematikan espezializatutako institutu batean sartzeko aukeratu zuten, eta handik bi urtera graduatu zen. Ondoren, Holztek Hegoaldeko Uralen Estatuko Unibertsitatean (1995) eta Wisconsin-Madisongo Unibertsitatean (2000) ikasi zuen, eta unibertsitate berean egon zen 2002 arte doktoratu ondoko lanpostuan. Ondoren, urte eta erdi eman zuen Alemanian, Humboldt beka batekin, Berlingo Unibertsitate Teknikoko Matematikako Institutuan, 2004an Estatu Batuetara itzuli baino lehen. Han, matematikako irakasle laguntzaile lanpostua bete zuen Kaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn, 2004 eta 2007 bitartean.

2006. urtean Sofia Kovalevskaya saria irabazi ondoren (1.000.000 €), Holtzek bere ikerketa-taldea eraiki zuen Berlingo Unibertsitate Teknikoan. Han, matematika aplikatuko katedraduna izan zen, eta, geroago, Kaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn, katedraduna. Harrezkero, Holtzek aitorpen gehiago jaso ditu. European Mathematical Societyk 2008an eman zion saria, eta Europako Ikerketa Kontseiluak 880 000 euroko beka eman zion 2010eko abuztuan. 2015. urtean, American Mathematical Society-tik fellow aukeratu zuten, «aljebra lineal numerikoari, hurbilketaren teoriari, konputazio teorikoaren zientziari eta aljebrari egindako ekarpenengatik».[3]

Zaletasunak aldatu

Holtzek, matematikak egin aurretik musika karrera egitea pentsatuta zuen. Berlingo Koru Filarmonikoarekin lan egiten du eta saloi-dantzak praktikatzen ditu.[4][5]

Sariak eta aintzatespenak aldatu

  • 2006an Sofian Kovalevskaia saria irabazi zuen.
  • 2008an Europako Matematikaren Sozietatearen saria.
  • 2010ean Europako Ikerketa Kontseiluak beka eman zion.
  • 2015. urtean, American Mathematical Society-tik fellow aukeratu zuten.

Erreferentziak aldatu

  1. (Alemanez) «Startseite» www.diejungeakademie.de (Noiz kontsultatua: 2022-09-05).
  2. «Olga Holtz - The Mathematics Genealogy Project» www.genealogy.math.ndsu.nodak.edu (Noiz kontsultatua: 2022-09-05).
  3. «AMS» web.archive.org 2015-12-10 (Noiz kontsultatua: 2022-09-05).
  4. (Alemanez) «„In Berlin geht mathematisch die Post ab“» Der Tagesspiegel Online 2007-02-07 ISSN 1865-2263. (Noiz kontsultatua: 2022-09-05).
  5. (Alemanez) «Der Klang der Mathematik» Der Tagesspiegel Online 2008-04-07 ISSN 1865-2263. (Noiz kontsultatua: 2022-09-05).

Kanpo estekak aldatu