Oleksandr Dmytrovytx Tsiurupa[1] (errusieraz: Алекса́ндр Дми́триевич Цюру́па Aleksandr Dmitrievitx Tsiurupa; ukraineraz: Олександр Дмитрович Цюрупа Oleksandr Dmytrovytx Tsiurupa; Olexki, 1870eko urriaren 1agreg./irailaren 19ajul.Mukhalatka, Krimea, 1928ko maiatzaren 8a) Ukrainako boltxebikea izan zen, ogibidez nekazal-ingeniaria eta estatistikalaria[2].

Oleksandr Tsiurupa

Bizitza
JaiotzaOleshky (en) Itzuli1870eko irailaren 19a (juliotar egutegia)
Herrialdea Errusiar Inperioa
 Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
HeriotzaOlyva (en) Itzuli1928ko maiatzaren 8a (57 urte)
Hobiratze lekuaKremlingo harresiko nekropolia
Hezkuntza
Hizkuntzakerrusiera
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta ekonomialaria
KidetzaSobietar Batasuneko Alderdi Komunistaren Batzorde Zentrala
Sobietar Batasuneko Batzorde Betearazle Zentrala
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Sobietar Batasuneko Alderdi Komunista

Find a Grave: 28252234 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

1891tik zirkulu marxistetan aktibo ibili zen, lehen atxiloketa 1893an urtean jasan zuen Vozrozhdenie (“Berpiztea”) aldizkaria ateratzearren; eta 1895an eta 1902an berriz atxilotua izan zen. 1898tik Alderdi Sozialdemokrata (marxista) Errusiarraren kide. 1900tik Iskra aldizkarian lan egiten zuen eta 1903an boltxebikeekin lerratu zen. Ordutik ingeniari eta estatistika-egile bezala egin zuen lan; baina aldi berean Kharkov, Tula, Tambov eta Ufa eskualdeetan alderdi-lana egin zuen[2].

1905 eta 1907 artean Ufa eskualdean matxinadak zuzendu zituen. Urriko Iraultzaren garaietan, Uraletako Ufa hiriko Komite Iraultzaileko kide izan zen. Postu horretan, janariaren kontzentrazioa eta janari birbanaketa sistema has zituen, lan horren arrakastak ezagun egin zion zuzendaritza boltxebikearen artean, eta Leninen proposamenez hiriburura joan zen. Hortik aurrera, Estatu Sobietarraren goi-postuetan egin zuen lan, betiere, ekonomia postuei lotuta[2].

1917tik aurrera, Elikadurarako Herri Komisariotzako komisario-orde izan zen, eta 1918tik aurrera, Elikadurarako Herri Komisario, 1921. urtea arte (NEP, Politika Ekonomiko Berria hastearekin batera, aurreko politika ekonomikoari hain lotuta zegoen gizon bat ez zen postu horretan jarraitzeko egokiena). Bera izan zen Hornikuntza Batzordeak sortzea proposatu zuena, hau “guda-komunismoaren” politikaren zutarrietako bat izan zelarik: hau da, merkataritzan prezioak finkatzeko, eta hirietako gosea arintzeko baserri-guneetako soberakinak desjabetzeko ardura zuten taldeak sortzea proposatu zuen. Honela, Tsiuruparen politika ekonomikoak guda irabazteko giltzarri suertatu ziren, eta klase-borroka nekazalgunera eraman zuen[2].

1921an Sovnarkomeko lehendakariorde aukeratu zuten, eta Lanerako eta Defentsarako Herri Komisarioa baita ere. 1922-1923 artean Ikuskaritzarako Herri Komisarioa izan zen (Sovnarkomeko lehendakariorde postua mantenduz), eta 1923 eta 1925 artean, GOSPLANeko lehendakari. 1925an, Merkataritzarako Herri Komisario izendatua da. Gainera, 1923an (Alderdi Boltxebikearen XII. Biltzar Nagusian), Komite Zentraleko kide aukeratu zuten. 1928an hil zen[2].

LeninekTsiurupa inoiz izan dugun Herri Komisario onenetarikoa dugu” esan zuen behin[2].

Erreferentziak aldatu