Old Man of Hoy Eskoziako Orkadak uhartediko Hoy uhartearen ertzean dagoen harrizko zutabe ezaguna da.

Old Man of Hoy
Datu orokorrak
Garaiera137 m
MotaStack (geologia)
Geografia
Map
Koordenatuak58°53′10″N 3°25′56″W / 58.886153°N 3.432142°W / 58.886153; -3.432142
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Eskozia
UhartediOrkadak
Ur-gorputzaOzeano Atlantikoa

Deskribapena aldatu

Hoy uhartearen mendebaldeko Rackwick badiatik gertu dago. Hainbat angelutatik begiratuz gero gizaki itxura du eta hortik bere izena, "Hoy-ko gizon zaharra". 137 metrotako garaiera dauka.

Historia aldatu

Itsasoak hareharri gorrizko kostaldea higatzerakoan sortu da zutabea. Nahiko egitura berria da, 250 urte inguru dituela esaten baita, ez baita Orkneyinga sagan (1230) aipatzen eta 1600ko mapan lurmuturra aipatzen baita orain Old Man dagoen tokian.

William Danielen 1817ko margolanean bi hanka ikusten zaizkio baina XIX. mendeko ekaitz batek hanka bat eraman ziola pentsatzen da. 1992an 40 metrotako arrakala bat azaldu zitzaion goialdean.

Eskalatzea aldatu

Chris Bonington, Rusty Baillie eta Tom Pateyk eskalatu zuten lehen aldiz 1966an. Gaur egun 7 bide iraki dituzte eta eskalatzaileen artean toki ezaguna bihurtu da.


Iruditegia aldatu

Kanpo estekak aldatu