Old Firm edota Auld Firm (euskaraz Enpresa Zaharra) Eskoziako Glasgow hiriko Celtic FC eta Rangers FC taldeen arteko derbi edo norgehiagokak jasotzen duen izena da. Bi talde hauek Glasgow hiriko bi futbol talde nagusiak izateaz gain, Eskozian txapelketa gehien irabazi dituztenak dira.

Celtic Park estadioko harmailak Old Firm derbian zehar: ezkerretara Celtic FCtaldeko zaletuak orlegiz eta eskuinera Rangers FC taldeko zaletuak urdinez.

Lehia historikoa izateaz gain kirolaz haratago doa, erlijioa eta politika ere nahasten baitira. Lehia honen jatorria Eskoziako katoliko eta protestanteen nahiz Ipar Irlandako errepublikar eta loialisten arteko lehia eta ezinikusian datza, XVII-XVIII. mendeetan Ipar Irlandan eskoziar kolono protestante ugari ezartzeaz gain, XIX-XX. mendeetan Eskozia nahiz Glasgowra irlandar etorkin ugari lan egitera joan baitziren, Celtic FC taldearen sortzailea bera Anai Kerins irlandar apaiza izan zen.

Lehenbiziko derbia, 1888ko maiatzaren 28an jokatu zen, Celtic 5 - Rangers 2 emaitzaz amaitu zelarik.

Bestalde, 1980ko hamarkadatik aurrera New Firm izendapenaz Aberdeen FC eta Dundee United FC taldeeen arteko lehia edo derbia ere izendatzen da.

Kanpo estekak aldatu