Olabeagako geltokia

Bizkaiko tren eta autobus geltokia

Olabeaga Euskal Herriko Bizkaiko tren eta autobus geltoki bat da, Bilbo udalerriko Olabeaga auzoan kokatuta dagoena.

Olabeaga
Hurrengo trenak
Geltokiko ikuspegia
Map
Lineak
« Zorrotza    Santimami »
« Zorrotza    Santimami »
Kokapena
HelbideaSan Nikolas Olabeaga kalea, 15; 48013
UdalerriaBilbo,  Bizkaia
Geltokiaren datuak
Kodea13303
Gunea1. gunea
Irekiera1888ko martxoaren 19a
IrisgarriaGeltoki ez irisgarria 
ZerbitzuakAparkalekua Pertsonaldun txarteldegia 
AldageltokiaTrena Autobusa 
Nasak2
Trenbideak2
JabeaTrenen Azpiegituren Administratzailea
EragileaRenfe Operadora
Garraio zerbitzuak
Renfe Aldiriak  Bilbo Santurtzi
  Bilbo Muskiz
BilbobusA3  Olabeaga Moyua
 Eskema

Geltokia 1888ko martxoaren 19an ireki zen.

Egoera aldatu

Geltokia honako burdinbide hauen ibilbidearen zati da:[1]

Sarbideak aldatu

  •        San Nikolas Olabeaga kalea, 15
  •      Olabeaga aldapa

Irisgarritasuna aldatu

Geltokia guztiz iristezina da Mugikortasun Urriko Pertsonentzat, geltokira zein nasetara sarbideak eskailera bidez baino ez daudelako komunikatuta. Arartekoak argitaratutako irisgarritasuna eta garrioaren ikerketa-diagnosiaren arabera, «Mugikortasun Urriko Pertsona erabiltzaileak ezin du modu autonomoan nasa eta unitate mugikorraren plataformaren arteko desnibela libratu, nasaren muturretik trenaren plataformara arteko tartea handiegia baita», eta «Burdinbide zerbitzuen eragileak ez dio Mugikortasun Urriko Pertsona erabiltzaileari bermatzen ibilgailutik igo edota jaistea[2]

Irisgarritasuna
Lekua Sarbidea Egoera
Geltokia San Nikolas Olabeaga kalea, 15   
Olabeaga aldapa   
Nasak 1. trenbidea   
2. trenbidea   
Trenak 1. trenbidea   
2. trenbidea   

Historia aldatu

Geltokia 1888ko martxoaren 19an inauguratu zen, Bilbo-Santurtzi burdinbide tartea irekitzearekin batera, geroago Portugaletera helduko zen linean.[3] Lanak Bilbotik Portugaleterainoko Burdinbide Konpainiak egin zituen. 1889. urtean geltokiari Bizkaiko Foru Aldundiaren esku zegoen Trianoko Burdinbidea batu zitzaion, hasiera batean zamak garraiatzeko zena, eta geroago bidaiarientzako zerbitzua eskaintzen hasi zuena.[4]

2004ko abenduaren 31tik Renfe Operadorak linea ustiatzen du, Adif trenbide-instalazioen titularra den bitartean.[5]

Trenbidearen Hegoaldeko Saihesbidea aldatu

1999 urtera arte,   eta   lineen helmuga, Santurtzi eta Muskizetik abiatuta hurrenez hurren, Bilbo–Naxa geltokia izan zen. Bilboko zentzuan ibiltzen ziren trenek, Olabeagako geltokia pasatu ondoren, gaur egungo Abandoibarra gunea zeharkatzen zuten, eta itsasadarrari jarraituz, Bilbo–Parke/Guggenheim geltokian geldialdia egiten zuten. Handik Uribitarte eta Erripa kaiak igaro eta Naxako geltokira heltzen ziren. Aldiz,   linearen zerbitzuek Abandoko Indalecio Prieto geltokia zuten helmugatzat.

Bilbao Ría 2000 erakundeak bultzatuta, Bilboko Renfe Aldirien Trenbidearen Hegoaldeko Saihesbidearen proiektua egin zen, zeinaren bigarren fasea Aldirien Hegoaldeko Linea baitzen, eta Olabeagako geltokia|Olabeaga eta Naxa arteko burdimbidea aldatzean zetzan, Bilbo erdigunean zehar ibiliko zen trenbide berri bat sortuz. Hala, 2000 urtean Santimami, Autonomía, Ametzola eta Zabalburu geltoki berriak ireki ziren, eta   eta    lineak Abandoko Indalecio Prieto geltokira bideratu ziren trenbide berrietatik. Abandoko geltokia Renferen aldiriko trenen linea guztien geltoki-buru bihurtu zen.

Geltokia aldatu

Bi trenbide eta bi nasa ditu, bata albokoa eta bestea zentrala, eta gaur egun zentrala baino ez da erabiltzen. Trenbideen azpian, eskaileraz komunikatuta, bestibulu txikia dago. Bertan kokatzen dira txartel salmenta eta balioztatze makinak. Geltokiaren eraikina geltoki-etxea da eta ez du geltokira sarbide funtzioa egiten, bidaiarientzako itxita mantentzen baita.

Zerbitzuak aldatu

Aldiriko trenak aldatu

  Bilboko Renfe Aldiriak
 Zerbitzua   Hasiera   Ibilbidea   Amaiera ⁠
  C-1 Bilbo
Abando
ZabalburuAmetzolaAutonomiaSantimamiOlabeagaZorrotzaLutxana–BarakaldoDesertu–BarakaldoSestaola IberiaPortugaletePeñota Santurtzi
  C-2 Bilbo
Abando
ZabalburuAmetzolaAutonomiaSantimamiOlabeagaZorrotzaLutxana–BarakaldoDesertu–BarakaldoGalindoTrapagaTrapagaranUriosteSagrada FamiliaOrtuellaGallartaPutxeta Muskiz

Hiriko autobusak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. EuroFerroviarios. «Olabeaga (geltokia)» euroferroviarios.net (Noiz kontsultatua: 2020-05-05).
  2. (Gaztelaniaz) Ararteko. (PDF) Olabeaga. (Noiz kontsultatua: 2018-06-22).
  3. (Gaztelaniaz) Spanish Railway. «Bilbotik Portugaletera burdinbidea» (Noiz kontsultatua: 2013-10-04).
  4. (Gaztelaniaz) Spanish Railway. «Trianoko burdinbidea» (Noiz kontsultatua: 2013-10-04).
  5. Iberiar Penintsulako Iparraldeko burdinbideak

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu

Zorrotza Olabeaga Santimami
Santurtzi                                   Bilbo–Abando