Oktavio Farnese (italieraz Ottavio Farnese) (1521eko urriaren 9a - 1586ko irailaren 18a) Parmako Dukea eta Piacenzako bigarren dukea izan zen 1556tik 1586ra arte eta Castroko hirugarren dukea ere bai.

Oktavio Farnese


Parmako Dukerria

1547 - 1586
Pier Luigi Farnese (en) Itzuli - Alexandro Farnese (1545-1592)

Duchy of Castro (en) Itzuli

1545 - 1547
Pier Luigi Farnese (en) Itzuli - Orazio Farnese, Duke of Castro (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaValentano1524ko urriaren 9a
Herrialdea Aita Santuen Lurraldea
HeriotzaParma1586ko irailaren 18a (61 urte)
Hobiratze lekuaSanctuary of Santa Maria della Steccata (en) Itzuli
Familia
AitaPier Luigi Farnese
AmaGerolama Orsini
Ezkontidea(k)Margarita Parmakoa
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaFarnese
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa

Bizitza aldatu

 
Oktavio Farnese. Soingaina Milanen. Sforza gaztelua

Oktavio Farnese Valentanon jaio zen, Italian, 1521eko urriaren 9an jaio zen. Aita Pedro Luis I.a Parmakoa izan zuen, Parmako eta Piacenzako dukearen bigarren semea, Paulo III.a aita santuaren biloba eta Ranuccio Farnese kardinalaren anaia, eta ama, berriz, Girolama Orsini.

Oktavio Karlos I.a Espainiakoaren ezkontzaz kanpoko alaba zen Margarita Austria eta Parmakoarekin ezkondu zen, 15 urte besterik ez zituen eta emazteak, orain gutxi Alejandro Medicik alargun utzi zuenak, 16 zituen -lehenenengoz ezkondu zenean, 13 urte zituen-[1]. Hasiera batean, Margarita Austria eta Parmakoak ez zuen senarra gustura hartu, baina, Algerreko espediziotik zaurituta itzuli zitzaionean (1541), amodiozko harremanean murgildu zen bikotea. Bixkiak izan zituzten: Karlos, umetan hilko zena, eta Alexandro, ondoren militar garrantzitsua izango zena. Erroman bizi ziren, Farnese jauregian, palazzo Madama deitzen zitzaionean, alegia, gaur Italiako Senatuaren egoitza[1].

1547an, aita Pedro Luis I.a Parmakoa erail zuten eta Oktaviok aitaren oinordetza bereganatzeko ahalegina egin behar izan zuen. Aitona hil zitzaion, Paulo III.a aita santua eta ia-ia Parma galtzekotan egon zen, baina Julio III.a aita santu berriak Oktavio bere estatuetan berretsi zuens (1551).

Arazoak ez ziren amaitu, ordea. Karlos I.a Espainiakoak uko egin zion Piacenzako dukerria itzultzeari eta Parmako dukerria harrapatzen saiatu zen.

Julio III.a aita santuak enperadorearen laguntza behar zuen Trentoko Kontzilioaren antolaketan eta Parma aita santuaren eskuetara itzularazteko ordena eman zion Oktaviori. Honek ezezkoa erantzun zionean, erromatar feudoak desjabetu zizkion eta gerra hasi zen. Frantses armada bat joan zen Parma Ferrante Gonzagaren erasotik babesteko xedean eta etorkizun iluna ikusten zitzaion Farnesiori, baina azken momentuan, akordio batera iritsi zen aitagin-arrebarekin.

Handik aurrera, gobernu lasaia izan zuen eta bere semeak jaso zuen oinordetza, Alexandro Farnese (1545-1592), Filipe II.a Espainiakoaren armaden jeneral handia[2].

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Oktavio Farnese