Okazaki (Aichi)

Aichi prefekturako hiria, Japonian

Okazaki (japonieraz: 岡崎市 Okazaki-shi?) , Japoniako Aichi prefeturako hiria da. 2014ko erroldaren arabera, 375.162 biztanle ditu. Ia 9 milioi biztanle dituen Chūkyōko metropoli eremuaren barnean dago.

Okazaki
岡崎市
core city of Japan (en) Itzuli
Administrazioa
Herrialdea Japonia
Uhartea
Eskualdea
Prefektura
Honshu
Chūbu (Tōkai)
Aichi
AlkateaYasuhiro Nakane (en) Itzuli
Izen ofiziala岡崎市
岡崎町
Jatorrizko izena岡崎市
Posta kodea444-8601
Geografia
Koordenatuak34°57′17″N 137°10′23″E / 34.95472°N 137.17303°E / 34.95472; 137.17303
Map
Azalera387,24 km²
Altuera150 m
MugakideakToyokawa (en) Itzuli, Toyota, Anjo (en) Itzuli, Nishio (en) Itzuli, Gamagori (en) Itzuli, Shinshiro (en) Itzuli eta Kota (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria385.376 (2021eko otsailaren 1a)
4.325 (2015)
Dentsitatea995,29 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1916ko uztailaren 1a eta 1889ko urriaren 1a
Ordu eremuaUTC+09:00
Hiri senidetuakFukuyama, Newport Beach (Kalifornia), Uddevalla udalerria, Hohhot, Ishigaki (en) Itzuli, Chigasaki (en) Itzuli, Saku (en) Itzuli, Sekigahara (en) Itzuli, Tokoname (en) Itzuli eta Kanazawa
http://www.city.okazaki.aichi.jp/index.html

Geografia aldatu

Aichi prefeturaren erdialdean kokaturik dago, Mikawa Badiaren inguruko lautadan. Azalera handia du eta lurraldearen %60a basoak estaltzen du eta ez dago oso populatua.

Historia aldatu

Okazaki eremua aintzinatik opulatua izan da eta arkeologoek Jōmon, Yayoi eta Kofun aroetako aztarna aurkitu dituzte, aipagarrienak Kofun aroko hilobiak dira.

Sengoku Aroan Matsudaira leinuak kontrolatu zuen lurraldea, gerora Japonia gobernatuko zuen Tokugawa leinuaren ahaideak ziren. Matsudaira Kiyoyasuk 1524ean Okazakiko gaztelua eraiki zuen eta bertan jaio zen Tokugawa Ieyasu (jaiotza izena Matsudaira Motoyasu), Japoniak izan duen shogunik ezagunena. 1579an Tanaka Yoshimasak gaztelua nabarmen gotortu zuen. Gazteluaren inguruan herria eratzen hasi zen. Edo Aroan Edo (Tokio) eta Kyoto lotzen zituen Tōkaidō errepideko posta-hiri bihurtu zen eta honek garapen handia ekarri zion Okazakiri. Meiji berrezarkuntzaren ondoren 1889an udalerria eratu zen eta 1916an hiri estatusa lortu zuen.

40. hamarkada benetan gogorra izan zen, izan ere bi lurrikara (1944 eta 1945ean) eta Bigarren Mundu Gerrako bonbaketak jasan baitzituen. 1959an Isewan tifoiak ere jo zuen.

Kultura aldatu

Okazaki bere su artifizialengatik da ezaguna. Gaur egun oraindfik Japoniako su artifizialen %70a bertan ekoizten da. Abuztuko lehenengo larunbatean suen jaialdi handia egiten da eta Japonia guztitik etortzen da jendea Okazakira ikuskizunak erakarrita.

Hatchō Miso, miso zopa iluna da, Okazakiko kutixia gastronomiko nagusia. Bere ezaugarri onuragarriak direla eta Txernobylgo hondamendia izan zenean kopuru handiak bidali zituzten debalde Ukrainara erradiazioaren eraginei aurre egiteko.

Ondasun nabarmenak aldatu

Iruditegia aldatu

Hiri senidetuak aldatu

Hiritar ezagunak aldatu

Kanpo estekak aldatu