Oinbus

garraio terminoa

Oinbusa[1][2] eskola garraio mota bat da, non ikasle talde bat (haurrak) autobus baten antzera elkarrekin oinez doazen, helduen laguntzarekin. Normalean, bi helduk lagunduta ("gidari" batek gidatzen du eta "laguntzaile" batek jarraitzen du), aurretiaz finkatutako ibilbide batean zehar ibiltzen dira eskolara, eskola-autobusaren ibilbidearekin antzekotasun batzuk dituztela. Benetako autobus batek bezala, oinbusek ibilbide finkoa dute, "autobus-geralekuak" dituztenak.

Umeak oinbusean (Praga)
Oinbus panela Italian

Hauek dira helburu nagusiak:

Beraz, ekonomia-, hezkuntza-, ingurumen- eta osasun-arloak aldi berean biltzen ditu.

Ikasleak urrutiegi badaude, beste garraiobide iraunkorrago batzuekin konbina daitezke, hala nola garraio publikoarekin edo bizikletarekin. Azken kasu horretan, bizibus izeneko ekimenak jarri dira martxan[1].

Eskola bideak aldatu

Eskola bideak ikasleen ibilbide nagusiak dira, eta herri askotan ondo definituak daude, haurren eguneroko joan-etorriak ahalik eta seguruenak izan daitezen. Oinbusa ez bezala, ez da garraio sistema, baizik-eta ikuspegi orokor bat. Horretarako, beharrezkoa da biztanleriaren zenbait sektore koordinatzea toki-mailan (irakasleak, ikasleak, elkarteak, familiak, merkatariak, udala eta abar), sektoreen arteko lana eginez[3].

Leku askotan, eskola-bideei buruz hainbat egitasmo daude. Hauei esker, haurrek etxetik eskolarako bidea oinez, patinetearekin, bizikletaz edo garraio publikoan eta modu autonomoan egitea erraztu nahi da. Halaber, kaleetan segurtasunez eta autonomiaz mugitu ahal izatea eta espazio publikoaren erabilera eta gozamena berreskuratzea[4].

Eskola bideen helburuak hauek dira, besteak beste[3]:

  • ikasleek bizimodu aktiboagoa izatea, eta ez hain sedentarioa, osasuna hobetzeko.
  • haien autonomia areagotzea eta seguruago sentitzea kalean, kalea ezagutzen eta zaintzen ikasiko baitute.
  • mugikortasun iraunkorreko ereduak eskuratzea, batez ere ibilgarritasuna.
  • heldu-erreferentzia gehiago izatea, eta gizarte-sarea indartzea.

Erreferentziak aldatu

  1. a b Alex. (2014-10-22). Oinbusa: eskolara oinez joateko ekimenak. Consumer (Noiz kontsultatua: 2022-O6-16).
  2. Xalba Ramirez. (22-06-10). Haurrek eskolara "modu seguruan" joateko eskubidea aldarrikatu dute Zuhaiztin. Irutxuloko Hitza (Noiz kontsultatua: 22-06-19).
  3. a b Osasun Sustapena, Osasun Saila: Beatriz Nuin, Aitziber Benito eta Yon Sorarrain.. (2016). (pdf) Eskola-bideak. Eusko Jaurlaritza (Noiz kontsultatua: 2022-06-18).
  4. Eskola bideak, Eusko Jaurlaritza (noiz kontsultatua: 2022-06-18)

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu