Oilar-borroka edo oilar-liskarra "borroka-hegazti finak" izeneko hegazti-genero edo -arraza bereko bi oilarren artean egiten den borroka bat da. Gizakiak bultzatzen ditu, horiek gozatzeko eta apustuak egiteko.Borroka hauen jatorria Asian dago. Txinan duela 2.500 urte ospatzen ziren eta pentsatzen da 1000 urte lehenago Indian egiten zirela.Antzinako Erroman ausardia lortzeko erabiltzen ziren.Ondoren, praktika hau espainar konkistatzaileak Ameriketara eraman zuten.Borroka batean bakarrik bat atera daiteke irabazle. Irabazleak gau on batean milaka dolar jaso ditzake.10 mila, 20 mila, 30 mila dolar.

Oilar Onenak aldatu

Borroka-oilarrak arrazakoak dira, eta, kasu honetan ez du edozeinek balio.Bilatuenak espainiarrak, Puerto Ricokoak eta AEBetakoak dira.Oiloak ere ezin du edozein arrautzarik jarri, ezta edozein leinutatik etorri ere. Hautespen naturala erabat aurredestinatua dago eta ez dago ezer ausaz uzten denik.Pedigriak azkarrenak dira eta hauek dira mundo honetan sartuta daudenak bilatzen duten oilo mota. Azkarragoa izatea abantail handia dauka lehenago hiltzen duelako bere kontrakoa.

Oilo Entrenamendua aldatu

Lehenik eta behin, gourmet elikadura on bat euki behar dute bitamina-gehigarriak gehituz. Entrenamenduak banakako jardunaldi gogorretan egiten dira, zortzi egunetik behin.Kaiolatik atera eta hondarrera botatzen dituzte, entrenatzailearen eskutik bueltaka dabilen panpina bati kosk egitera edo txikitzera.Egun horretan animaliek ez dute pentsua jaten, frutak baino ez, bitamina bereziak injektatzen zaizkie eta pixkanaka pisua eta indarra hartzen dituzte. Prozedura hori hainbat hilabetez errepikatzen da, oilarrak gutxienez urtebete bete arte.

Legalitatea aldatu

Oilarren arteko borrokak legezkoak dira Latinoamerikako herrialde gehienetan, baita Europako hiru eskualdetan ere: Andaluzian, Kanarietan eta Frantziako Ipar Calaisko eskualdean, eta Asiako herrialdeetan, Filipinetan.Beste leku askotan, animalien arteko borrokak debekatuta daude, apustuen aurkakotasunean, animalien krudelkerian edo bietan oinarrituta.Kontrakoek debekua eskatzeko hainbat arrazoi eman dituzte. Jose Trujillo Adenak Kanarietan duen arduradunaren arabera, oilarren arteko borrokek "arazo larriak eragiten dizkiete animaliei, eta sufritzen eta hiltzen direla frogatu da".[1]

Argentina:

Argentinan debekatuta dago oilarren arteko borroka, baina Santiago del Estero probintziak, bere probintzietako batek, ez du lege hau jarraitzen.

Txile:

Nahiz eta Txilen oso errotuta dagoen tradizio hori — espainiarrek herrialdera eramana — legez kanpokoa delako ustea, oilarren arteko borrokak legezkoak dira Txilen 20380.6 legearen arabera, juridikoki oilarren arteko borrokak kiroltzat hartzen ez diren arren.

Kolonbia:

Kolonbian, oilarren arteko borrokak tradizioa dira, bereziki Karibeko kostan. Valleduparren antolatzen den Vallenata legendaren Jaialdian antolatzen diren oilarren arteko borrokak aintzatesten dira, bertan baitago Kolonbiako praktika honetarako eszenatoki garrantzitsuenetako bat. 2010eko abuztuan, Kolonbiako Auzitegi Konstituzionalak errefusatu egin zuen zezenketak, korralejak eta oilarren borrokak debekatzea bilatzen zuen salaketa, animalien aurkako tratu txarrak zirela argudiatuz.

Costa Rica:

Oilarren arteko borrokak legez kanpokoak dira Costa Ricako lurralde osoan 1922tik, bai osasun publikoko arriskutzat hartzen direlako, bai animalienganako ankerkeriatzat. [1]

Kultura eta artea aldatu

1759an William Hogarth artista ingelesak The Cockpit argitaratu zuen, oilar borrokei buruzko satira bat. Oilar-borroka, noizbait, gai garrantzitsua izan zen artean. Jean-Léon Gérômeren "oilarren borroka" margoa eta Alexandre Falguièreren "Winner of the Cockfight" estatua, biak Orsay museoan, adibide nabarmenak dira, kasu hauetan, hegaztien jabeen gorputzen biluztasunean enfasi handiagoa egiten den arren, azken hauen borrokan baino.

Oilarren arteko borroka ere esaten zaio elkarren artean borrokatzen duten raperoei. Freestylea deritzo, eta gaur egun oso popularra da gazteen artean, batzuk kultura gisa hartzen dute eta gero eta gehiago bisualizatuta dago gaur egungo sozietatean.

Erreferentziak aldatu

  1. a b (Gaztelaniaz) Pelea de gallos. 2021-05-28 (Noiz kontsultatua: 2021-05-31).

Kanpo estekak aldatu