Ogino-Knausen metodoak[1] emakumea bere hilerokoan zehar bestelako antisorgailurik gabeko sexu harreman baten ondorioz ernaldu eta haurdun geratzeko probabilitatea kalkulatu eta horretan oinarrituz hilerokoan zehar egun ezberdinak ernalkor/ez ernalkor eran sailkatzen dituen metodoak dira. Metodo antisorgailu moduan erabil daiteke, sexu harremana emakumea ernalkorra ez den egunetan burutzen bada eta hilerokoa erregular samarra bada denboran zehar. Haurdunaldia lortu nahi denean ere erabiltzen da, sexu harremana egun ernalkorretan burutuz.

Egutegi metodoetako bat: egun gorrietan emakumeari hilerokoa jeisten zaio eta haurdunaldirako aukerak txikiak dira, egun berdeetan (menstruazioaren aurreko 7 egunetan) ere haurdun geratzeko probabilitatea txikia da eta egun urdinetan haurdun geratzeko probabilitatea handia da. Egutegi metodoak hilerokoa erregularra denean (26-32 egun, kasu honetan) dira eraginkorren.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskalterm: [Ginekologia Hiztegia] [2015]

Kanpo estekak aldatu