Odon Apraiz

euskal idazlea (1896-1985)

Odon Apraiz Buesa (Gasteiz, Araba, 1896ko martxoaren 5a - ib., 1984ko irailaren 12a) euskal idazlea, politikaria, euskal hizkuntzalaria eta ikerlaria izan zen.[1] Odon Apraiz Saenz de Elburgo politikari liberalaren semea izaki, zortzi anai-arrebatan bosgarrena izan zen. Salamancan eta Madrilen egin zituen Historiako lizentziatura eta doktoretza. 14 urte zituela hasi zen euskaraz ikasten. Hainbat aldizkaritan idatzi zuen.

Odon Apraiz
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakOdón Apraiz Buesa
JaiotzaGasteiz1896ko martxoaren 5a
Herrialdea Araba, Euskal Herria
HeriotzaGasteiz1984ko irailaren 12a (88 urte)
Hobiratze lekuaSanta Isabel hilerria
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaSalamancako Unibertsitatea
Madrilgo Complutense Unibertsitatea
Deustuko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakhizkuntzalaria, poeta, historialaria, artxibozaina, museologoa eta idazlea
Enplegatzailea(k)Bartzelonako Unibertsitatea
Jasotako sariak
KidetzaEuskaltzaindia
Eusko Ikaskuntza
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Eusko Abertzale Ekintza

Literaturaren Zubitegia: 462

Euskaltzaindiaren sortzaileetakoa izan zen, baita ohorezko kidea ere 1968tik. Parisko hizkuntzalaritza elkarteko kide ere izan zen. Eusko Ikaskuntzak Manuel Lekuona Saria eman zion.

Gasteizko ikastola batek Odon Apraiz izena du, haren omenez.

Odon Apraiz politikan aldatu

Odon Apraiz gaztetan, 36ko gerraren aurreko urtetan, Gasteizko Eusko Abertzale Ekintzako kidea izan zen, bera anaia Luis Apraiz bezala.[2] Alderdiaren zenbait aldizkaritan euskaraz idazten zuen.[3] Frankistek fusilatutako Isaac Puente sendagile anarkistaren lagun mina izan zen.

Odon Apraizek egin zuen Internazionala abesti sozialistaren aurreneko itzulpena euskarara. Bere militantzia zela eta, Arabako beste zenbait ekintzaile bezala errepresaliatua izan zen Frankismoan.

Lanak aldatu

Poesia aldatu

Saiakera aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu