Odoakro edo Odovakar (435-493), erdi hunoa eta erdi esziroa heruloen tribu germaniarraren buruzagia zen. Historian ospetsua da, Mendebaldeko Erromatar Inperioko azken enperadore izan zen Romulo Augustulo tronutik kendu zuelako, 476an, zein Castel dell'Ovo edo Castellum Luccanumera erbesteratua izan baitzen, eta Napoliko badian eta 511ra arte edo baita beranduagora arte bizi izango baitzen.

Odoakro

Italiako errege

476ko irailaren 4a - 493ko martxoaren 15a
← baliorik ez - Teodoriko Handia
Bizitza
JaiotzaPannonia Prima (en) Itzuli, 433 (egutegi gregorianoa)
Herrialdeabaliorik ez
Odoakroren Erreinua
HeriotzaRavenna493ko martxoaren 15a (59/60 urte)
Familia
AitaEdeko
Ezkontidea(k)Sunigilda (en) Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
Jarduerak
Jarduerakburuzagi militarra
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaarianismoa

Romulo Augustulo tronutik kendu ondoren, Odoakrori (germanieraz Audawakrs, "aberastasuna bilatzen duena" esan nahi duena), enperadore berri bat izendatu eta honen bidez gobernatzeko, ala Ekialdeko Erromatar Inperioko menpeko gisa gobernatzeko aukera suertatu zitzaion. Bere aurretik gobernatu zuten askok ez bezala, Rizimero kasu, bigarren aukera hautatu zuen, Mendebaldeko intsignia inperialak, garai horretan Ekialdeko enperadore zen Zenoni itzuliz, Italiako dux bezala berretsia izatea eskatzen zuen gutun batekin batera. Zenonek, bere onespena eman zion eskari honi eta patrizio maila eman zion.

480an hil zen arte, Mendebaldeko enperadore legitimoa zen Julio Nepotek, teorikoki, Odoakroren nagusi izaten jarraitu zuen, azken hau, bere izena zeraman txanpona ere atera zuen bitartean. Baina, Odoakrok, rex Italiae edo Italiako errege titulua ere jaso zuen, eta hala onartua izan zen bere bizitza osoan.

Baina, Odoakro eta Ekialdeko Erromatar Inperioaren arteko harremanek, okerrera egingo zuten beranduago, eta, 489an, Zenon enperadorearen laguntzarekin, ostrogodoek, Teodoriko Handiaren buruzagitzapean, Odoakroren erresuma inbaditu zuten, honen barbaro foederatiz osatutako armada suntsitu (eta oraindik existitzen ziren erromatar tropa urriak) eta 493an errenditzera behartuz. Teodorikok, oturuntza batera gonbidatu zuen, eta, uste denez, ostrogodoak bere ezpata propioarekin hil zuen, Odoakroren erresuma osoa bereganatuz.

Ikus, gainera aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Odoakro  


Aurrekoa
Romulo Augustulo Mendebaldeko Erromatar Inperioko enperadore bezala
Italiako erregea
476-493
Ondorengoa
Teodoriko Handia