Odalisca (turkieraz: 'odalık') Otomandar inperioan sultanaren haremeko neska esklaboa zen. Sultanaren ohaideen eta emazteen laguntzailea zen. Denborarekin ere bera ohiadea izateko aukera izaten zuen edota, zorte handiz, emaztea. Nahiz eta mendebaldean zabaldu den irudi sexuala, berez haremeko zerbitzaria zen.[1]

Mendebaldean odaliskaren irudi sexuala zabaldu da.
Jules Joseph Lefebvreren margolana, 1874. Odasliskak nesken biluztasuna erakusteko aitzakia bihurtu ziren.

Etimologia aldatu

Mendebaldean zabaldu den «odaliska» hitza frantsesetik dator, odalisque, eta hau, halaber, turkieratik, odalık. Turkierako hitzat bi elementu biltzen ditu: oda ('logela') eta lık ('andereño'); literalki «gelazian» zen baina denboraz «ohaide» esanahia hartu du.

Egungo esanahia aldatu

Gaur egun «odaliska» hitzak esanahi anbiguoa du. Odaliska bat aberats baten ohaidea izan daiteke, baina baita ere sabel dantzariak. Indian ere devadasiekin nahasten da kontzeptua.

Egoera aldatu

Odaliska harem barruan ez zen ohaidea, hasieran behintzat ez. Haremen ierarkian berarena maila baxuena zen, hau da, ez zen gizonen zerbitzaria beste emakumeena baizik.[2] Askotak sultanei eta aberatseei opari gisa ematen zizkieten esklabo hauek. Odaliska "Sultan Ama" edo "Sultán Valide" agindupean zegoen (turkieraz: 'والده سلطان').

Odaliska bat oso ederra bazen edota abesteko edo dantzatzeko habilidade bereziak bazituen, denborarekin sultanaren ohaidea izateko aukera izango luke. Behin ohaidea gisa onartuta eta seme-alaba bat baldin bazuen, haurra sultanak onartu ezkero, neska automatikoki emaztea bihurtuko zen (legalki sultan batek lau emazte izateko gai zen).

Artean aldatu

Mendebaldeko artean, XIX. mendean, batez ere margolaritzan baina baita ere eskulturan, odaliska neska gaztea eta ederra zen, sexua eskaintzen zuen haremeko gaztea; irudiak nesken biluztasuna erakusteko aitzakia zen. Joera hori Orientalismo barruan kokatzen zen eta gaiaren inguruan margolan erotiko ugari sortu ziren.[3] Beste askoren artean margolari hauek landu zuten gaia: Ingres, Manet, Matisse, Pierre-Auguste Renoir‎, Mariano Fortuny... Errepresentazio horiek ez zuten errealitatearekin lotura handirik.

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. https://definicion.de/odalisca/
  2. https://educalingo.com/es/dic-es/odalisca
  3. DelPlato, Joan (2002). Multiple Wives, Multiple Pleasures: Representing the Harem, 1800–1875. Fairleigh Dickinson University Press. 9 or. ISBN 0838638805.

Kanpo estekak aldatu