Obihiro (japonieraz: 帯広市 Obihiro-shi?) , Hokkaidoko seigarren hiria da, Tokachi suprefeturako hiriburua. 2014ko erroldaren arabera 168.007 biztanle ditu.

Obihiro
帯広市
帯広市
Japoniako hiria
Administrazioa
Herrialdea Japonia
Uhartea
Prefetura
Suprefetura
Hokkaido
Hokkaido
Tokachi
Izen ofiziala帯広市
帯広町
Jatorrizko izena帯広市
Geografia
Koordenatuak42°55′26″N 143°11′46″E / 42.92397°N 143.19611°E / 42.92397; 143.19611
Map
Azalera618,94 km²
MugakideakOtofuke (en) Itzuli, Memuro (en) Itzuli, Sarabetsu (en) Itzuli, Nakasatsunai (en) Itzuli, Makubetsu (en) Itzuli, Biratori (en) Itzuli, Hidaka (en) Itzuli eta Niikappu (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria165.684 (2020ko abenduaren 31)
−3.643 (2015)
Dentsitatea267,52 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1933ko apirilaren 1a, 1883 eta 1902ko apirilaren 1a
Telefono aurrizkia0155
Ordu eremuaUTC+09:00 eta Japan Standard Time (en) Itzuli
Hiri senidetuakSeward, Chaoyang, Madison, Ōita, Matsuzaki (en) Itzuli eta Tokushima
http://www.city.obihiro.hokkaido.jp/ www.city.obihiro.hokkaido.jp

Geografia aldatu

Tokachi suprefeturaren barnealdean kokaturik dago, Satsunai eta Tokachi ibaiek bat egiten duten tokian. Japonia osoko ibai garbienak izatearen fama dauka Obihirok, izan ere 1991ean Tokachi ibaia Japoniako ibai garbiena izendatu baitzuten. Bitxia da ainuerazko Tokachi izenak "ibai lehorra esan nahi baitu. Gaur egun ere bere ibilbidearen zati gehienean sakonera txikiko ibaia da.

1974an Obihiro ondoan aisialdirako eremua prestatzeko basoa sortzea erabaki zen eta 1975 eta 2004 artean hiritarrek beraiek landatu zituzten zuhaitzak "zuhaitz landaketa jaialdia" (市民植樹祭) kanpainaren barnean. Lorturiko basoaren izena Obihiro no Mori da.

Historia aldatu

1883ko maiatzean Benzō Yodak sortu zuen lehenengo asentamendua eta 1886rako dagoeneko bi zubi eta errepidea eraikiak zeuden. 1905ean trena iritsi zen eta 1932an aireportua ere inauguratu zuen. Honi esker hurrengo urtean hiri estatusa lortu zuen.

Ekonomia aldatu

Oinarrizko jarduera nekazaritza da. Obihiron garia, patatak, erremolatxa eta babarrunak ekoizten dira.

Kultura aldatu

  • Ban'ei zaldi lasterketa: zaldiek tiraturiko gurdien 200 metrotako lasterketa da eta tartean bi muino ditu.
  • Jaialdiak:
    • Heigen matsuri (平原まつり): "Lautadako jaialdia" da. Abuztuan ospatzen da eta hiriko kaleetan desfileak egiten dira.
    • Kiku matsuri (菊まつり); "Krisantemoaren jaialdia" da. Urrian ospatzen da eta Obihiroko parke nagusian milaka krisantemo landatzen dira.
    • Kōri matsuri (氷まつり): "izotzaren jaialdia" da. Izotzezko eskulturak egiten dira.
  • Kita no Yatai: Mundu guztiko jatetxeak dauden kalea da.
  • Janaria:
    • Butadon: Txerrikia arrozarekin bertako saltsa bereziaz apaindua.
    • Jingisukan: Aharia arrozarekin eta saltsa bereziarekin. Izena Genghis Khanen omenezkoa da.

Iruditegia aldatu

Hiri senidetuak aldatu

Kanpo estekak aldatu