Ob ponia, edo Priob, (errusieraz: Приобская, Priobskaya), Errusiako Siberiako bertako zaldi arraza bat da[1]. Bere tamaina zein hainbat ezaugarriengatik ponien sailkapen taldean sartzen da.

Ob ponia
Zaldi arraza
EspezieaEquus ferus caballus
Jatorria Errusia
SinonimoakPriob

Narym poniaren zein Yakutiako poniaren antza handia du, hirurak siberiako poni arrazak izanik[2]. Ez dago arrazaren libururik eta poni hauek aipatutako beste bi arrazekin nahastuak egon daitezke beraien arteko ezberdintasunak kasu askotan nabarmendu ezinak izanik[3].

Ob poniaren jatorria Khanty-Mansi eskualde autonomoan dago, Siberiako mendebaldean, Ob eta Irtyx ibaietatik gertu.

Oso inguru latz eta hotz batera moldatutako zaldi arraza da. Lor-zaldia bezala erabiltzen da bereziki. Ob poni arrazaren abere kopurua oso murritza da egun.

Kanpo estekak aldatu

Erreferentziak aldatu