Oñatiko Jaurerria XII. mendetik XIX. mendera arte Oñati eta inguruko herrietan garatu zuten Erdi Aroko aginte sistema izan zen.

Historia aldatu

Oñatiko jaun guztiak, Gebara leinukoak, Iruñeko Erresumako basailuak ziren antzinatik eta ganbotarrekin lotura estua zuten. Ez da guztiz ezaguna noizkoa den Oñatiko Jaurerria: Iruñeko erregeek leinuari titulua 1200an Gipuzkoa galdu baino lehen. Titulua aipatzen duen lehendabiziko agiria 1284koa da; hala ere, XIV. mendeko agiri batek 1149. urtekotzat jotzen du sorkuntza[1].

XV. mendean eta, jadanik Gaztelako koroaren zuzendaritzapean, jaurerria konderri bihurtu zen, lehendabiziko kondea Eneko Velez Gebarakoa izanik. 1481ko irailaren 18an Errege katolikoek Aragoiko Erresumako aurreratu eta aholkulariari eman zioten. "De iure" eman ere, "de facto" Oñatiko jaunek titulua aspalditik erabiltzen zutelako, Henrike IV.a Gaztelakoaren garaietan ohikoa zen bezala[2]. 1640an Filipe IV.a Espainiakoak kondeak Espainiako handiki bihurtu zituen.

Jaurerri "burujabea"ren estatusak mendez mende iraun zuen XIX. mendeko liberalismoak herria jauntxoen eskuetatik askatu arte[3]. Lehen saiakera batzuk izan zuten arren, 1845eko urriaren 9an behin betiko Gipuzkoarekin anexioko eskritura formalizatu zuten[4].

Oñatiko jaunen zerrenda aldatu

Hona hemen Gebaratarren zenbait jaunen izenak:

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Euskal Herriko historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.