O’Donoghue’s Pub Irlandako Errepublikako Dublin hiriburuan dagoen pub edo taberna entzutetsu bat da. Bere ospea irlandar folk musikarekin duen loturatik datorkio, musika genero honetako zaletuentzat garrantzia handia duen lekua baita, bertan gaur egun aski ezagunak diren musika talde ugarik beren lehenbiziko kontzertuak eskeini baizituzten.

O'Donoghue's Pub
Kokapena
Estatu burujabe Irlandako Errepublika
Province of Ireland Leinster
Desagertutako erakunde administratiboa Dublingo konderria
HiriaDublin
Koordenatuak53°20′17″N 6°15′14″W / 53.3381°N 6.2539°W / 53.3381; -6.2539
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1934
Webgune ofiziala

Kokalekua aldatu

St. Stephen's Green parketik gertu dagoen Merrion Row kaleko 15. zenbakian kokatzen da. 1789an espezie biltegi gisa eraiki zuten eta

Historia aldatu

1934an O’Donoghue familiaren zuzendaritzapean egun osoz irekia egoten zen pub edo taberna bilakatu zen.

Taberna aldatu

Taberna Irlandar Musika Herrikoiari estuki lotuta dago, bestalde 60. hamarkadaren hasieran The Dubliners irlandar folk talde ospetsuak bere lehen pausoak hemen eman zituen. Beste hainbat Irlandar musikariek ere taberna honetan musika emanaldi bikainak burutu izan dituzte, horien artean: Christy Moore, The Fureys, Seamus Ennis, Joe Heaney eta Phil Lynott... euren argazkiak tabernaren hormetan zintzilikaturik ikus daitezkelarik. Azken hauen artean The Dubliners taldeko betiko kide ezagunak daude: Ronnie Drew, Luke Kelly, Ciaran Bourke, John Sheahan eta Barney McKenna, bai eta beranduago gehitu ziren beste kideenak ere: Eamonn Campbell and Sean Cannon. Eszenatokia tabernako sarreraren eskubikaldean kokatzen da eta bertan irlandar musika zaletuen gozamenerako gaueroko musika emanaldiak eman ohi dira.

1988an O’Donoghue’s taberna enkantera atera eta Oliver Bardenek erosi zuen.

« O’Donoghue’s
It was August 1962
When I first set foot in O’Donoghue’s
A world of music, friends and booze
Opened up before me
I never could’ve guessed as I walked through the door
Just what the future had in store
A crossroads for my life I saw
Lying there to taunt me.


1962ko abuztua zen
O’Donoghue’s lehenbizikoz zapaldu nuenean
Musika, lagun eta edarien mundua
Nire aurrean ireki zen
Inoiz ez nuen asmatuko atetik igaro nintzenean
Etorkizunak prestatua zidana
Nire bizitzaren bidegurutzea ikusi nuen
Hortxe neuri irakasteko zain
»
Andy Irvine, 2004

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

Pepper, Barrie (1998). Irish Pubs. Eric Dobby Publishing Ltd. ISBN 1-85882-046-4

Kanpo lotura aldatu

Kanpo estekak aldatu