Unfinished Tales of Númenor and Middle-earth

Unfinished Tales of Númenor and Middle-earth (euskaraz: «Numenor eta Erdialdeko Lurraldeko amaitu gabeko ipuinak»), soilik Unfinished Tales (euskaraz: «Amaitu gabeko ipuinak») bezala ere ezagunak, Tolkienek idatzitako istorio bilduma bat da, bizi zen bitartean amaitu ez zituenak, baina bere seme Christopher Tolkienek argitaratu zituen 1980an.

Unfinished Tales of Númenor and Middle-earth
Jatorria
Egilea(k)J. R. R. Tolkien
Argitaratze-data1980
IzenburuaUnfinished Tales of Númenor and Middle-earth
Jatorrizko herrialdeaErresuma Batua
Ezaugarriak
Genero artistikoafantasia
Hizkuntzaingelesa
Zatiak4
Deskribapena
Honen parte daJ. R. R. Tolkien bibliography (en) Itzuli
Fikzioa
Erabiltzen dufantasy map (en) Itzuli
Fikzio-unibertsoaLegendarium
Argumentu nagusiaLegendariuma
Historia
Jasotako sariak
kronologia
Silmarillion Unfinished Tales of Númenor and Middle-earth The History of Middle-earth (en) Itzuli

Silmarillion lanean ez bezala, non narratibaren zatiak aldatu ziren, elkartu eta lan sendo eta zentzuzko bat sortzeko, Amaitu gabeko ipuinak, Tolkienek pentsatu bezala aurkezten dira, izen batzuen aldaketa arinekin (idazle honek, bere zirriborroak idazten zituen bitartean, pertsonaia berarentzako izen ezberdinak asmatzeko ohitura zuen). Honela, historio hauetako batzuk, amaitu gabe daude, beste batzuk, soilik, Erdialdeko Lurraldeari buruzko informazioa ematen dutenak diren bitartean. Ipuin bakoitza, zehaztu gabekoak eta ilunak diren puntuak argitzen dituen oharren bidez lagundurik dago.

Silmarillionekin gertatu zen lez, Christopher Tolkienek, Amaitu gabeko ipuinak', bere aitaren artxibategiko materialak sakon aztertu aurretik editatu eta argitaratu zituen. Bere argital sendotasunik eza gora-behera, Amaitu gabeko ipuinek, Eraztunen Jaunan soilik oso laburki aipatzen diren pertsonaia, gertaera eta tokiei buruzko informazio xeheagoa ematen dute. Gandalf eta Istarien jatorriari buruzko istorioen bertsioek, Isildurren heriotza eta Eraztun Bakarraren galera Loeg Ningloronen eta Rohango erresumaren sorrerarenek, Erdialdeko Lurraldeari buruzko ezagutza gehitzen laguntzen dute.

Bereziki nabarmengarria da Aldarion eta Erendisen istorioa, Numenorri buruzko istorio ezagun bakarra, bere erorketaren aurretik. Liburuak, gainera, Numenorren mapa bat ere badu.

Amaitu gabeko ipuinek izan zuten arrakasta komertzialak, Tolkienen istorioen eskariak bera hil ondoren, hor zegoela bakarrik ez zuen frogatu, baizik eta areagotzen zihoala. Emaitzak bultzaturik, Christopher Tolkien egitasmo anbiziotsuago batean murgildu zen, Erdialdeko Lurraldearen Historia izenburudun hamabi liburutan banatutako lan bat, bere aitaren Erdialdeko Lurraldeari buruzko lan ia guztia hartzen duena.

Ipuinak aldatu

Part One: The First Age aldatu

  • "Of Tuor and his Coming to Gondolin"
  • "Narn i Chîn Húrin (The Tale of the Children of Húrin)"

Part Two: The Second Age aldatu

  • "A Description of the Island of Númenor"
  • "Aldarion and Erendis: The Mariner's Wife"
  • "The Line of Elros: Kings of Númenor"
  • "The History of Galadriel and Celeborn"

Part Three: The Third Age aldatu

  • "The Disaster of the Gladden Fields"
  • "Cirion and Eorl and the Friendship of Gondor and Rohan"
  • "The Quest of Erebor"
  • "The Hunt for the Ring"
  • "The Battles of the Fords of Isen"

Part Four aldatu

  • "The Drúedain"
  • "The Istari"
  • "The Palantíri"

Kanpo estekak aldatu