Nukleosoma zelularen nukleoko kromatinan aurkitzen den 70 eta 125 Å tarteko diametro duen esfera itxurako partikula da. Mikroskopio elektronikoaren bidez bakarrik ikus daiteke.

Histonen lotura oktamero bat sortzeko (ezkerrean) eta nukleosoma osoa, DNArekin (eskuinean)

Organismo eukariotoetan, material genetikoa (DNA) kromatinan dago, nukleosoma izeneko egitura esferiko batzuetan. DNAz gain, nukleosometan histonak daude, DNA hori biltzen dutenak. Nukleosoma bakoitzean zortzi histona daude, eta material genetikoa histona oktamero horren inguruan biltzen da nukleosoma osatzeko.

Gutxi gorabehera DNAren 150 base-parek eta histona oktamero batek osatzen dute nukleosoma bat [1]. Histona oktameroa, era berean, H2A, H2B, H3 eta H4 motako histonek osatzen dute (mota bakoitzetik bi unitate). Beste histona bat (H1) lotuta dago kanpotik nukleosomari.

Hiru nukleosomen eskema

Mikroskopio elektronikoan kromatinaren egitura ongi ikusten da, koilare baten antzeko egitura, hain zuzen ere, koilare horren bolatxoak nukleosomak izanik [2].

Kate bikoitzeko DNAren irisgarritasuna kontrolatzean, nukleosoma zuzenean inplikatuta dago zenbait prozesuren erregulazioan, hala nola transkripzioan, erreplikazioan edo DNAren konponketan. Gene-adierazpenaren erregulazio epigenetikoan ere parte hartzen du, genomaren eskualde jakin batzuen izaera aktiboa edo isila zehazten duen histonen aldaketaren bidez.

Erreferentziak aldatu

  1. Viviana Sabbatino, Andrea Lassalle, Gladys Gálvez, Silvia Márquez (2011). «Niveles de organización de la Cromatina en: El Núcleo Celular». Guías temáticas: Biología celular y humana (Genomasur)
  2. Contreras, R. (2013) El nucleosoma La Guía 2000

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu