Nudo de los Pastos, Nudo de Pasto eta Huacako mendigunea ere deitua, Iparraldeko Andeetako mendigune bat da, Ekuadorko Carchi eta Kolonbiako Nariño departamenduetan hedatzen dena. Mendigune honetatik iparraldera Andeak bi mendikatetan banatzen dira: Mendebaldeko Mendikatea eta Erdialdeko Mendikatea.

Nudo de los Pastos
Datu orokorrak
Mendirik altuenaCumbal sumendia
Garaiera4.764 m
Motaeskualde geografiko
Geografia
MendikateaAndeak

Muga zehatzik ez bada ere, esan daiteke Chota eta Apaqui ibaien iparraldean eta Cuasmal eta Obispo ibaien ekialdean hasten dela. Iparralderantz Mendebaldeko mendikateko Hoz de Minamáraino eta Erdialdeko mendikateko Kolonbiako mendiguneraino hedatzen da. Nudo de los Pastos-en jaiotzen dira Putumayo eta Mira ibaiak, eta Patíaren ibaiadar batzuk. Bertan dago Kolonbiako aintzira handienetako bat ere, Laguna de la Cocha (2.760 m), 25 kmko luzera eta 40 km²-ko azalera duena[1]

Mendigune honetako gailurrik garaienak Mendebaldeko mendikateko Chiles (4.718 m), Cumbal (4.764 m), Azufral (4.070 m) sumendiak, eta Erdialdeko mendikateko Galeras (4.276 m) y Doña Juana (4.250 m) sumendiak dira.

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu