Diario de Noticias de Álava egunkariak Gasteizen dauka egoitza nagusia eta 2005eko apirilaren 14an kaleratu zuen lehen alea. Noticias Taldea hedabide taldearen parte da. Talde hau Deia egunkariak, Noticias de Gipuzkoa egunkariak, Diario de Noticias de Navarra egunkariak, eta Onda Vasca Irratiak osatzen dute. Hamaika Telebista-n ere parte hartzen du taldeak. Noticias Taldea 2006an sortu zen eta Bilbon dauka bere egoitza nagusia.

Noticias de Álava
Motaegunkari eta egunkari
Fitxa teknikoa
noticiasdealava.eus

Historia aldatu

Noticias de Álavaren lehen alea 2004ko azaroaren 10ean kaleratu zen, eta orduz geroztik 1000 ale baino gehiago saltzen dituzte egunero Araba guztian zehar[1][2]. 1994an sortu zen Diario de Noticias de Navarra egunkaria eredu bezala hartuz sortu ziren Noticias de Gipuzkoa eta Noticias de Álava egunkariak. Egunkariak, paperezko edizioaz gain, edizio digitala[3] ere badauka eta 2009tik aurrera bertan kaleratzen dira egunkari fisikoan kaleratzen diren artikulu batzuk. Egunkaria Araba osoan banatzen da.

Edukien azalpena aldatu

Informazioa orotarikoa da, arlo asko lantzen ditu, baina gehienbat Arabari eta Euskal Autonomia Erkidegoari gertutik eragiten dieten kontuez idazten du. Egunkaria gazteleraz eta euskaraz idatzita dago, baina albiste eta atal gehienak gazteleraz daude.

Online edizioko egunkarian 12 atal daude guztira:

  1. Araba: Gehienbat Gasteizen gertatzen diren aldaketak eta hobekuntzak azaltzen dira hemen, baina Arabako beste herriei atal batzuk eskaintzen zaizkie.
  2. + Local: Arabako zonalde bat zehazki aukeratzeko eta zonalde horri buruzko albisteak zuzenean irakurtzeko aukera ematen du. Horrez gain, Gipuzkoako eta Bizkaiko zonaldeak aukeratu ahal dira.
  3. Alavés: Alavés futbol taldeari buruzko berriak argitaratzen dira atal honetan.
  4. Baskonia: Baskonia saskibaloi taldeari buruzko albisteak kaleratzen dira hemen.
  5. Cultura: Araban egiten diren musika, zinema, antzerki eta azoken agenda kulturala azaltzen da hemen.
  6. Actualidad: Atal honetan Euskadiko Autonomia Erkidegoari eragiten dioten aldaketa politiko eta sozialak agertzen dira.
  7. Economía: Euskadiko Autonomia Erkidegoari zuzenean eragiten dioten aldaketa ekonomikoak agertzen dira.
  8. Deportes: Euskadiko kirol lehiaketak daude, baina baita mundu mailako lehiaketak ere. Hala nola, motoziklismoko eta Formula 1eko mundialak.
  9. Opinión: Atal honetan egunkariko editorialaren, zutabegileen eta egunkariaren erredakzio mahaiko iritziak aurkitzen dira.
  10. Vivir: Osasuna zaintzeko aholkuak eta aisialdiari lotutako artikuluak daude atal honetan.
  11. Vivienda: Arabako eskualdean erosi edo alokatu ahal diren etxebizitzak azaltzen dira.
  12. Servicios: Arabako eguraldia, trafikoaren egoera eta albiste gehigarriak aurkitzen dira hemen.

Egunkariaren edizio fisikoan, aldiz, beste era batean antolatuta daude 13 sailak:

  1. Opinión: Atal honetan, online edizioan bezala, egunkariko editorialaren, zutabegileen eta egunkariaren erredakzio mahaiko iritziak aurkitzen dira.
  2. Araba: Gasteizen gertatzen diren aldaketak eta herri ekimenak azaltzen dira. Horrez gain, Arabako beste herri batzuen albisteak aurkitu daitezke.
  3. Publicidad: Iragarkiak, normalean etxebizitzari eta Gasteizko zerbitzuei buruzkoak.
  4. Esquelas: Arabako hildakoei utzitako oroitzapen tartea.
  5. Sociedad: Arabako edo beste lurraldetako albisteak aurkitu daitezke hemen. Gai askotariko albisteak izan ahal dira (erlijioa, hezkuntza, gatazka sozialak…).
  6. Politika: Arabako eta Euskadiko Autonomia Erkidegoko politikarekin erlazionatutako albisteak agertzen dira hemen. Horrez gain, beti aurkitu daitezke Espainiako politikari buruzko albisteak.
  7. Unión Europea: Europar Batasunari zuzenean eragiten dioten albisteak kaleratzen dira hemen. Albisteak politikari, gizarteari, osasunari edo ekonomiari buruzkoak izan ahal dira.
  8. Mundo: Mundu mailan eragina duten albisteak kaleratzen dira; egun horretan munduan izan diren albiste garrantzitsuak agertzen dira normalean.
  9. Economía: Euskadiko Autonomia Erkidegoari zuzenean eragiten dioten aldaketa ekonomikoak agertzen dira eta, horrez gain, Espainiako ekonomiari buruzko albisteak aurkitu daitezke.
  10. Deportes: Arabako kirol lehiaketak eta haien inguruko albisteak aurkitzen dira hemen. Horrez gain, Euskadiko eta Espainiar estatuko kirol albisteak aurki daitezke.
  11. Cultura: Euskadiko kultura ekitaldiak eta ikuskizunak agertzen dira. Horrez gain, Espainiako artisten albisteak aurkitu ditzakegu askotan.
  12. Comunicación: Telebista gida agertzen da atal honetan. Gainera, Interneten eragina duten albisteak aurkitu daitezke.
  13. Ocio: Denbora-pasak eta jokoak aurkitzen diren atala da hau. Atal honen ondoren, eguraldia aurkitzen da.

Enpresa eta zuzendaritza aldatu

Noticias de Alava-ren enpresa argitaratzailea Ediciones Izoria S.L. da. Noticias Taldeko beste enpresak hauek dira: Editorial Iparraguirre, S.A. (Deia), Zeroa Multimedia S.L. (Diario de Noticias de Navarra) eta Ediciones Urgull SL dira.

Noticias de Álava-ko zuzendaria, Marta Martín, 2020ko azaroan izendatu zuten Miren Ibañezen kargua ordezkatuz. Horrez gain, egunkari honek zuzendaritza lan talde handi bat dauka bere atzean: zuzendaritzari atxikiak: César Martín eta Miren Ibáñez dira. Beste aldetik, atalburuak honako hauek dira: Carlos González, Oscar San Martín, Borja Mallo (Itxiera) eta Álex Larretxi. Horrez gain, enpresa argitaratzaileak hainbat zuzendari ditu: zuzendari nagusia Roberto Ortiz de Urbina da, 2006an izendatua; garapen zuzendaria Juan Carlos Cotelo da; zuzendari komertziala Amelia Sancho De la Garza da; eta, azkenik, finantza zuzendaria, Francisco Javier Prieto.

Negozio eredua aldatu

 
Egunkari fisikoan iragarkiak jartzeko prezioen taula

2022an, Noticias de Álava egunkari fisikoak 1,7€ balio du aste barruan eta bere prezioa larunbatean 2,1€koa da. Bestalde, igandean bere prezioa 2,6€koa da. Hori bai, egunkariaren webguneko notiziak dohainik daude eskuragarri, eta bertan egunkari fisikoko albiste batzuk argitaratzen dira.

Noticias de Álavako webgunean egunkariaren harpidedun bilakatzeko aukera dago eta egunkari fisikoa eskuratzeko hainbat aukera daude. Aukerak denboran ordenatuta daude, urte sasoi desberdinetan (hilabete bat, hiruhileko bat, sehileko bat eta urte oso bat) eta asteko egun desberdinetan antolatuta (astelehenetik igandera, astelehenetik larunbatera, astelehenetik ostiralera, 6 eguneko bazkidetza, egun guztiak larunbata ez ezik eta bakarrik asteburua).

Horrez gain, publizitatea erabiltzen dute dirua irabazteko. Prezioek aldaera asko dituzte, kontuan hartu behar delako, iragarkia argitaratuko den asteko eguna, tamaina, orrialdea eta kolorez edo zuri beltzean argitaratuko den. Baina, adibidez aste barruan zehar koloretan eta orrialde bakoiti batean argitaratutako orrialde osoko iragarki batek 5.437€  balio du.

Hedapena aldatu

Egunkari fisikoaren salmenten kopuru ofizialak ez dauden arren, egunkari digitalak jauzi kualitatiboa eman du joan den martxoan bere webgunera sartzen diren erabiltzaile bakarren kopuruan. OJD audientzia neurtzaileak eta Google Analytics-ek 2022ko martxoaren 1etik 31ra egindako txostenaren arabera, Noticias de Álava egunkariaren edizio digitalak 86.570 nabigatzaile bakar lortu zituen egunero batez beste.[4] Martxoan zehar webguneak ehun mila erabiltzaile bakar baino gehiago izan zituen hamar aldiz, martxoaren 3an errekorra lortuz 158.006 erabiltzaile bakarrekin. Martxoan bertan milioi bat nabigatzaile bakar gainditu ziren guztira.

Erreferentziak aldatu

  1. «elmundo.es - Nace 'Diario de Noticias de Álava'» www.elmundo.es (Noiz kontsultatua: 2022-07-11).
  2. (Gaztelaniaz) «Vitoria-Gasteiz estrena periódico; 'Diario de Noticias de Álava' es el nombre del nuevo diario que llega hoy por vez primera a los kioscos de la capital alavesa» Euskal kultura (Noiz kontsultatua: 2022-07-11).
  3. (Gaztelaniaz) Alava, Noticias de. «Diario de Noticias de Álava» www.noticiasdealava.eus (Noiz kontsultatua: 2022-04-26).
  4. (Gaztelaniaz) Evolución Audiencia NOTICIAS DE ALAVA. (Noiz kontsultatua: 2022-04-26).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu


Noticias Taldea
Egunkariak: Deia | Diario de Noticias | Noticias de Gipuzkoa | Noticias de Álava
Irratiak: Onda Vasca Irratia | Herri Irratia
Bestelakoak: Hamaika Telebista