North by Northwest
North by Northwest (hitzez hitz, Ipar Ipar-mendebaldea) Alfred Hitchcock ingeles zinema zuzendariaren 1959ko espioitza thriller filma da. Cary Grant, Eva Marie Saint, James Mason eta Jessie Royce Landis aktoreek antzeztu zuten.
Filmeko eszena ospetsuenen artean, hiru hauek daude: ereindako artadi erraldoi batean hegazkin fumigatzaile batek Thornhill protagonista (Cary Grant) hiltzeko asmoz atzetik jarraika duenean, Rushmore mendiko borrokaldia eta New York hiriko NBEaren egoitzan filmatutakoa.
Argumentua aldatu
Roger O. Thornhill New York hiriko iragarkietxe bateko exekutibo ezkongabe eta hitzontzia da. Phillip Vandamm (James Mason) espioia buru duten kideek (Martin Landau eta Adam Williams) Thornhill estatubatuar gobernuko George Kaplan izeneko agente batekin nahastu eta bahitu dute. Haiengandik nola edo hala ihes egin du, baina gero etengabe jarraika ditu. Ihesaldian Eve Kendall (Eva Marie Saint) emakume gazte ederra ezagutu du, istorioa argitzen lagundu diona.
Aktoreak aldatu
- Cary Grant: Roger O. Thornhill/George Kaplan
- Eva Marie Saint: Eve Kendall
- James Mason: Phillip Vandamm
- Jessie Royce Landis: Clara Thornhill, Rogerren ama
- Leo G. Carroll: Irakaslea
- Martin Landau: Leonard
- Adam Williams: Valerian
- Josephine Hutchinson: Townsend andrea
- Philip Ober: Lester Townsend
Iruditegia aldatu
-
Cary Grant, James Mason, Eva Marie Saint eta Martin Landau