Nortasun (gizarte zientziak)

Psikologian, soziologian, antropologian eta filosofian, nortasuna pertsona bat edo talde bat (batez ere talde sozialek) osatzen duten kontzeptuak, kualitateak, sinesmenak eta adierazpenak dira.

Nortasuna osatzeko erabakigarritzat hartzen den ezaugarria aldatu egiten da kulturen eta historiaren arabera: jatorri genetikoa izan daiteke -familia, tribua, arraza-, erlijioa, funtzio soziala, interes ekonomikoak, lurraldea, generoa... Haietako bat ere ez da esklusiboa, eta askotan kontraesanak gertatzen dira edo nahastu egiten dira.

Norberaren nortasunaren eraikuntza inguruko beste nortasun esanguratsuen arabera identifikatuta gertatzen da, batez ere gurasoen arabera eta norberaren biografian zehar aurkitutako beste banako batzuen arabera, baina baita talde sozialekin izandako identifikazioaren arabera. Beste horiek positiboak izan daitezke (haien ezaugarriak lortzeko nahia gerta daiteke) edo negatiboak (haien ezaugarrietatik aldentzeko joera egon daiteke).

Kanpo estekak aldatu