Norbert Casteret (Saint-Martory, Okzitania, 1897ko abuztuaren 19a - Tolosa Okzitania, 1987ko uztailaren 20a) frantziar mendizale, espeleologo eta idazlea izan zen.

Norbert Casteret

Bizitza
JaiotzaSaint-Martory1897ko abuztuaren 19a
Herrialdea Frantzia
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaTolosa Okzitania1987ko uztailaren 20a (89 urte)
Hezkuntza
HeziketaTolosako Unibertsitatea
Hizkuntzakfrantsesa
alemana
Jarduerak
Jarduerakesploratzailea eta espeleologoa
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakLehen Mundu Gerra
norbertcasteret.net

Bizitza aldatu

Norbert Casteret Saint-Martoryn jaio zen, Garona Garaian, 1897ko abuztuaren 19an. 1915-1919 bitartean, Lehen Mundu Gerran parte hartu zuen. Zuzenbidea ikasi eta notario baten bulegoan lanean hasi bazen ere, laster utzi zuen lanbide hori; ondoren, Tolosa Okzitaniako Agronomia Eskolan ikasi zuen, eta historiaurre eta geologiari buruzko prestakuntza jaso zuen[1].

1923an Montespan haitzuloa (Garona Garaia) esploratu zuen eta, lurpeko sifoiak zeharkatu ostean, historiaurreko margoak aurkitu zituen beste aldean. 1926an, Errolanen Arrailaren ondoko haitzulo izoztua kausitu zuen, emazte Élisabeth Martin eta anaia Martialekin batera; Casteret haitzulo izoztua izena jarri zitzaion. 1928 eta 1931 artean, Maladeta esploratu eta, fluoresceina erabiliz, Garona ibaiaren iturburua Aragoin, hots, Mediterranear isurialdean, dagoela frogatu zuen[1].

Beste zenbait haitzulo esploratu zituen, esate baterako Girosp (Garona Garaia, 1929) Alkerdi (Urdazubi, 1929), non magdalen aldiko grabatuak aurkitu baitzituen, Labastideko leizea (Pirinio Garaiak, 1930), La Cigalère (Ariège, 1932) eta Esparrosko osina (Pirinio Garaiak, 1938). 1941ean Herrango Henne Morte osina esploratzeari ekin zion eta hurrengo urteetan zenbait espedizioren buru izan zen. Azkenik, 1947an, 446 metroko sakonera duen haitzuloaren hondora iritsi ziren. 1952tik aurrera San Martingo osina esploratzeko espedizioetan parte hartu zuen[1].

Idazlanak aldatu

 
Norbert Casteret 1953an, San Martingo osina esploratzeko espedizioan
  • Dix ans sous terre, Perrin, 1933
  • Au fond des gouffres, Perrin, 1936
  • Mes cavernes, Perrin, 1940
  • En rampant, Perrin, 1943
  • Martel, explorateur du monde souterrain, Gallimard, 1943
  • Paysages souterrains, Arthaud, 1943
  • La Terre ardente (abenturazko eleberria), Didier, 1945
  • Une vie de chauve-souris (eleberria), Didier, 1945. Mémoires d'une chauve-souris izenburuarekin berrargitaratua, Perrin, 1961
  • La Longue Course (kirol eleberria), Didier, 1946
  • Histoires au-dessous de tout (espelologiari buruzko anekdotak), Didier, 1947. Rééd. Denoël, 1979
  • Exploration, Perrin, 1949
  • Ce que j'ai vu sous terre, Arthaud, 1949
  • Profondeurs, Perrin, 1949
  • Ténèbres, Perrin, 1952
  • Dans les glaces souterraines les plus élevées du monde, Perrin, 1953
  • Trente ans sous terre, Perrin, 1954
  • Sondeurs d'abîmes, Perrin, 1955
  • Au pays des eaux folles, Perrin, 1958
  • L'Appel des gouffres, Perrin, 1959
  • Ma vie souterraine, Flammarion, 1961. Berrargitalpena, Rombaldi, 1966
  • Aventures sous-terre, Perrin, 3 liburuki (1. liburukia: Flambeau au poing, 1961 ; 2. liburukia: Abîmes et cavernes, 1961 ; 3. liburuki : Profondeurs, 1962)
  • Secrets et merveilles du monde souterrain, Perrin, 1966
  • La Montagne creuse (eleberria), Gérard, 1962
  • Les Cailloux du Petit Poucet (oroitzapenak), Perrin, 1963
  • Mission centre terre (eleberria), Perrin, 1964
  • Un demi-siècle sous terre, Éditions G.P., 1965
  • Muta, fille des cavernes (historiaurrean girotutako eleberria), Perrin, 1965
  • Dans la nuit des temps (historiaurrean girotutako eleberria), Perrin, 1966
  • Les Pierres qui parlent (geologia jendarteratzeko liburua), Perrin, 1967
  • Ma spéléologie de A à Z, Perrin, 1968
  • Dans la nuit des cavernes, Nathan, 1970
  • Les Grandes Heures de la spéléologie, Perrin, 1973
  • Aventures sous terre, Gallimard, 1975
  • Sous terre, Marabout Junior, 2
  • La Grotte tabou, Perrin, 1982
  • Norbert Casteret raconte, Éditions Privat, 1984

Erreferentziak aldatu

  1. a b c Casteret, Gilberte, Norbert Castereten biografia, norbertcasteret.net

Kanpo loturak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Norbert Casteret