Nokturno

XIX. mendean sortutako konposizio-mota, tempo geldokoa eta eskuarki pianorako egina
Musika Artikulu hau musikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Nokturnoa gaua idaroki edo gogorarazten duen musika lana da.

XVIII. mendean nokturnoa toki agerietan jotzen zen musika tresnetarako serenata mota zen, gehienetan haize tresnetarako idatzia. Haydn, Mozart eta Schubertek idatzi zituzten nokturnoak. XIX. mendean ahotserako nokturnoa landu zen erromantzaren eraginez (Asioli, Blangini eta Brahms) eta pianorako nokturno erromantikoa, John Fieldek idatzi zuena lehendabizikoz eta Chopinek gero. Italiar kutsua duen erromantza da, laguntza arpegiatuarekin. Lisztek lied sinfonikorantz eraman zuen nokturnoa eta Robert Schumannek, berriz, intermezzoaren tankera eman zion. Claude Debussy edo Manuel de Fallaren nokturno sinfoniko berria, apaindurazko poema sinfonikoa da, XVIII. mendeko gaueko serenatarekin zerikusia duena.

Multimedia aldatu

Peter Johnstonek joa, Musopen.


Arazoak fitxategi hauek entzuteko? Ikus multimedia laguntza.

Ikus, gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu