Nire aitaren etxea (gaztelaniaz: La casa de mi padre) 2009an Gorka Merchan donostiarrak zuzendutako lehendabiziko filma da[1].

Nire aitaren etxea
Jatorria
Argitaratze-data2009
IzenburuaLa casa de mi padre
Jatorrizko hizkuntzagaztelania
Jatorrizko herrialdeaEspainia
Ezaugarriak
Genero artistikoafilm dramatikoa
Iraupena100 minutu
Koloreakoloretakoa
Grabazio lekua(k)Errenteria, Hernani, Hondarribia eta Tolosa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Gorka Merchán (en) Itzuli
[[Kategoria:Gorka Merchán (en) Itzuli zuzendutako filmak]]
Gidoigilea(k)Iñaki Mendiguren
Antzezlea(k)
Ekoizpena
EdizioaTeresa Font
Bestelako lanak
MusikagileaFernando Velázquez
Argazki-zuzendariaAitor Mantxola
Argumentu nagusiaEuskal Herriko gatazka

IMDB: tt1060244 Filmaffinity: 684444 Allocine: 218028 Allmovie: v476791 TCM: 774571 Edit the value on Wikidata

Filma Errenteria, Hernani, Hondarribia eta Tolosan grabatu zuten. 2008ko irailaren 24an Donostiako Zinemaldian[2] eta 2009ko apirilaren 3an zinemetan[1] estreinatu zuten.

Sinopsia aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Txomin Garaik (Carmelo Gómez), enpresari eta pilotari ohia, ETAk mehatxatuta Argentinan zenbait urte eman ondoren, bere anaia Koldo, zinegotzi abertzalea, hiltzear dagoela jakin eta etxera itzuli da. Bertan Gaizka iloba (Juan José Ballesta), kale borrokan dabilen pilotaria, ezagutzen du. Anaia hil baino lehen Txomini semea bide onean sar dezan eskatzen badu ere, zaila da Gaizka osaba traidoretzat duelako.

Azkenean Gaizka eta Txominen arteko harremanak konpondu eta pilota lehiaketa batean aritzeko entrenatzen du. Tamalez, lehiaketarako egun bat falta zela, Txominek buruan tiro bat jausten du. Honek Gaizka pentsakor uzten du, alde batetik osaba aintzat hartu duelako eta bestetik Sara lehengusinak maitemindu duelako.

Ezaugarri teknikoak aldatu

Zuzendaritza Gorka Merchan
Gidoia Iñaki Mendiguren
Ekoizlea Luis de Val
Iker Monfort
Musika Fernando Velázquez
Argazki Zuzendaria Aitor Mantxola
Muntaia Teresa Font
Jantziak Mario Suances

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau zinemari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.