Nintendo DS, soilik DS modura ere ezaguna, Nintendo konpainia japoniarrak merkaturaturiko bideokontsola eramangarria da. Game Boy Advance kontsolaren ondorengoa da, nahiz eta hasiera batean ez zen helburu honekin sortu. Zazpigarren belaunaldiko bideokontsola bat da eta bere aurkari nagusia PlayStation Portable (PSP) kontsola izan zen. DS hizkiak ingelesezko "Developers' System" edo "Dual Screen" hitzen laburdura dira, alegia, "Garatzaileen Sistema" edo "Pantaila Bikoitza".

Nintendo DS
bideokontsola eramangarria
Fabrikazioa
FabrikatzaileaNintendo
GaratzaileaNintendo
MarkaNintendo (en) Itzuli
Saldutako kopurua154.020.000, 2.840.000, 5.270.000, 6.650.000, 8.830.000, 14.430.000, 16.730.000, 21.270.000, 26.820.000, 35.610.000, 40.290.000, 47.270.000, 53.640.000, 64.790.000, 70.600.000, 77.540.000, 84.330.000, 96.220.000, 101.780.000, 107.750.000, 113.480.000, 125.130.000, 128.890.000, 132.040.000, 135.580.000, 144.590.000, 146.420.000, 147.860.000, 149.000.000, 151.060.000, 151.520.000, 152.050.000, 152.500.000, 153.670.000, 153.870.000, 153.930.000, 153.960.000, 153.980.000 eta 153.990.000
Ikonoa
Historia
Sorrera2004ko azaroaren 21a, 2004ko abenduaren 2a, 2005eko otsailaren 24a eta 2005eko martxoaren 11
Amaiera2007ko urtarrilaren 18a
AurrekoaGame Boy Advance eta Game Boy Advance SP
HurrengoaNintendo 3DS, Nintendo DSi eta Nintendo DS Lite
Honen parteseventh generation of video game consoles (en) Itzuli eta Nintendo DS family (en) Itzuli

2011n Nintendo 3DS modeloak ordezkatu zuen. Nintendo DS modeloa 2014. urterarte ekoitzi zen.

Historia aldatu

Garapena aldatu

Hiroshi Yamauchiri, Nintendoko presidente ohiari, bururatu zitzaion bi pantailako bideokontsola eramangarri bat egitearen ideia.[1] 2002. urtean hasi zen kontsolaren garapena. 2003ko azaroaren 13an Nintendok 2004ean produktu berri bat merkaturatuko zuela iragarri zuen. Xehetasun gehiegi eman ez ziren arren, kontsola berria Game Boy Advance eta Game Cube kontsolen ondorengoa ez zela izango baieztatu zuten, hirugarren zutabe gisara definituz.[2] 2004ko urtarrilaren 20an kontsolaren aurkezpena egin zen “Nintendo DS” gako izenarekin.[3] 2004ko martxoan kontsolaren zehaztapen tekniko gehienak zituen dokumentu bat filtratu zen, barne garapenerako zerabilten “Nitro” izena ere agerian utziz.[4] Maiatzean kontsolaren prototipo bat aurkeztu zen E3 konbentzioan, oraindik ere “Nintendo DS” izenarekin.[5] 2004ko uztailaren 28an Nintendok E3an erakutsirikoa baino diseinu landuagoa erakutsi zuen eta kontsolaren izen ofiziala Nintendo DS izango zela iragarri zuen.[6]

Irteera aldatu

2004ko irailaren 20an Nintendok Nintendo DS kontsola berriaren irteera datak eta prezioak iragarri zituen. Ipar Amerikan merkaturatuko zen lehenik, 2004ko azaroaren 21ean eta 149,99$-eko prezioa izango zuen.[7] Jarraian Japonian merkaturatuko zen 2004ko abenduaren 2an 15000¥-en truke,[8] ondoren Australian 2005eko otsailaren 24ean 199.95$-en truke [9]eta azkenik Europan 2005eko martxoaren 11n 99,99£-ren edo 149,99€-ren truke.

Europako irteeraren inguruan Satoru Iwatak, Nintendoko presidenteak, hau esan zuen:

“Europa oso merkatu garrantzitsua da Nintendorentzat eta pozez betetzen gaitu AEBetako eta Europako irteera daten artean horren denbora gutxi igaro izanak. Nintendo DSak pertsonek bideo-jokoetara jolasteko duten ohitura aldatu dezakeela uste dugu eta gure misioa jokoaren esperientzia zabaltzea da. Nintendo DSak jokalari guztien beharrak asetzen ditu, erronka bat bilatzen duten jokalari dedikatuenenak zein azkar ikasi eta dibertitzea nahi dutenenak. “[10]

IRTEERA JOKUAK
Izena Argitaratzailea IA JP EU AU & ZB
Asphalt Urban GT Ubisoft Bai Ez Bai Bai
Daigasso! Band Brothers Nintendo Ez Bai Ez Ez
Feel the Magic: XY/XX Sega Bai Bai Bai Ez
Kensyūi Dokuta Tendo Spike Chunsoft Ez Bai Ez Ez
Madden NFL 2005 Electronic Arts Bai Ez Ez Ez
Mahjong Taikai Koei Ez Bai Ez Ez
Metroid Prime Hunters: First Hunt Nintendo Bai Ez Ez Ez
Mr. Driller Drill Spirits Namco Ez Bai Bai Ez
Ping Pals THQ Ez Ez Bai Bai
Pokémon Dash Nintendo Ez Bai Bai Ez
Polarium Nintendo Ez Bai Bai Ez
Rayman DS Ubisoft Ez Ez Bai Ez
Retro Atari Classics Atari Ez Ez Bai Ez
Robots VU Games Ez Ez Bai Ez
Spider-Man 2 Activision Bai Ez Bai Bai
Sprung Ubisoft Ez Ez Bai Bai
Super Mario 64 DS Nintendo Bai Bai Bai Bai
Tiger Woods PGA Tour Electronic Arts Ez Ez Bai Bai
The Urbz: Sims in the City Electronic Arts Bai Bai Bai Ez
WarioWare: Touched! Nintendo Ez Bai Bai Bai
Zoo Keeper Success Ez Bai Bai Bai
Zunō ni Asekaku Game Series Vol.1: Cool104 Joker & Setline Aruze Ez Bai Ez Ez

Promozioa aldatu

Nintendo DSak mundu mailan izan zituen slogan gehienek “Touch” (Euskaraz “Ukitu”) hitza zerabilten.[11]

Kontsola bederatzi kolore ezberdinetan atera zen. Titanio koloreko kontsolak mundu mailan saldu ziren. Kolore urdin elektrikoa zeukaten kontsolak Ipar zein Hego Amerikan aurkitu zitezkeen soilik. Mario Kart DS jokuarekin bertsio gorri bat ere saldu zen. Grafito beltzezko, txuri puruzko, urdin turkesazko eta arrosa karamelozko kontsolak soilik Japonian zeuden eskuragarri. Arrosa mistiko eta urdin kosmiko koloreko kontsolak soilik Australia eta Zelanda Berrian erosi zitezkeen. Hala ere, Japoniako arrosa karamelo eta Australiako urdin kosmiko koloreak Europan eta Ipar Amerikan ere saldu ziren Nintendogs jokuarekin batera, baina lurralde horietan arrosa eta urdina izenak jaso zituzten.

Analista ugariren iritziz Nintendo DSak Sonyren PlayStation Portablearekin merkatu esparrua partekatzen zuen, hala ere, bi konpainietako ordezkariek esan zutenez, sistema bakoitza publiko ezberdin bati zuzentzen zitzaion.

Salmentak aldatu

Nintendo DSak 154,04 milioi ale saldu zituen mundu mailan.[12] Honek munduko bigarren kontsola salduena eta kontsola eramangarri salduena bilakatzen du. Honetaz gain 948,69 milioi joku saldu ziren kontsola honendako. [13]

Joku salduenak aldatu

 
New Super Mario Bros
  • 1. New Super Mario Bros: 30,80 milioi
  • 2. Nintendogs: 23,96 milioi
  • 3. Mario Kart DS: 23,60 milioi
  • 4. Brain Training: 19,01 milioi
  • 5. Pokémon Diamond, Pearl eta Platinum: 17,67 milioi
  • 6. Pokémon Black eta White: 15,64 milioi
  • 7. More Brain Training: 14,88 milioi
  • 8. Pokémon HeartGold eta SoulSilver: 12,72 milioi
  • 9. Animal Crossing: Wild World: 11,75 milioi
  • 10. Super Mario 64 DS: 11,06 milioi [14]

Hardware aldatu

Nintendo DSa 2 pantailetan banaturik dagoen kontsola bat da. Diseinu hau Game & Watch kontsolak izan zituen pantaila anitzeko jokoen antzekoa da, Donkey Kong eta Zelda kasu, hauek ere Nintendok fabrikatu zituelarik. Azpiko pantaila behatza zein kontsolak dakarren harkatz optikoa detektatzen dituen ukipen pantaila batekin osatzen da. Pantaila honek aukera ematen die erabiltzaileei jokoaren elementuekin botoiak sakatuz baino gehiago elkarreragiteko.

Heldulekuan A, B, X, eta Y letradun lau botoi, direkzio-teklatu bat eta Start, Select eta kontsola pizteko botoiak ditu. Gailuaren goialdean R eta L letradun bi botoi, joko-txartelerako zirrikitu bat, arkatz optikoarentzat euskarri bat eta gailua elikatzeko kablearen sarrera daude. Behealdean Game Boy Advance joko-txartelentzako zirrikitua dago. Botoien diseinua Super Nintendo Entertainment System kontsolaren aginteak zituenaren antzekoa da.

Goiko pantailan estereo bozgorailuak aurki daitezke alde banatan. Nintendoren kontsola eramangarri batetan horrelako zerbait jartzen zen lehen aldia izan zen hau. Beheko pantailan mikrofono bat ere aurki daiteke.[15]

Zehaztapen teknikoak aldatu

Bideo-kontrolatzaileak 3D eragiketa hauek egiten ditu hardware bidez: transform and lighting, 3D ehun-koordenatu transformazioa, ehun sintesia, alpha blending, antialiasing, Cel shading eta z-buffering.  512 kilobyteko testura-memoria du eta testuren gehieneko tamaina 1024 × 1024 pixelekoa da.[15]

Sistemak 656 kilobyteko bideo-memoria eta 2Dko bi motor ditu (bat pantaila bakoitzeko). Hauek Game Boy Advance-aren 2D motorraren antzekoak dira (baina indartsuagoak).[16]

Nintendok dioenez bateriak gehienez 10 ordu irauten ditu baldintza idealetan, lau orduko karga osoarekin. Bateriaren iraupenari hainbat faktorek eragiten diote, hala nola bozgorailuaren bolumenak, pantaila baten edo bien erabilerak, haririk gabeko konektibitatearen erabilerak eta hondoko argiaren erabilerak, Super Mario 64 DS bezalako jokoetan piztu edo itzali daitekeena. Bateria Phillipsen bihurkin bat erabiliz ordeztu daiteke. 500 karga inguru egin ostean bateriaren iraupena gutxitzen hasten da.[17]

Erabiltzaileek Nintendo DS sistema itxi dezakete bere "etenaldi" modua aktibatzeko, modu horretan jokatzen ari den jokoa geldituz eta bateria aurreztuz; pantailak, bozgorailuak eta haririk gabeko komunikazioak itzaltzen bai ditu. Hala ere, Game Boy Advance kontsolako joko bat jokatzen den bitartean sistema ixteak ez du Nintendo DSa etenaldi moduan jarriko eta jokoak normal funtzionatuko du. DSaren joko batzuk (adibidez Animal Crossing: Wild World) ez dira geldituko, baina atzeko argia, pantailak eta bozgorailuak itzali egingo dira.

Osagarriak aldatu

 
Rumble Pack

Nintendo DSaren bigarren zirrikituak Game Boy Advance kontsolako kartutxoak onartzen ditu, baina ez Game Boy edo Game Boy Color kartutxoak. Hala ere, Nintendok adierazi zuenez zirrikitu honen asmo nagusia kontsolarentzako sortu ziren osagarriak erabiltzeko aukera izatea da. Nintendok osagarri ugari atera zituen.

Rumble Pack aldatu

Rumble Packa Game Boy Advance-eko kartutxoaren itxurarekin merkaturatu zen lehen osagarria izan zen. Osagarri honek dardara egiten du akzio sentsazioa emateko, adibidez jokalariak oztopo batekin topo egiten duenean edo bizitza bat galtzen duenean.

Entzungailuak aldatu

Nintendo DS aurikularrak Nintendo DS taldearen aurikular ofizialak dira. Aurikularren portura konektatzen da, sistemaren behealdean. Entzungailua eta mikrofonoa ditu eta barne mikrofonoa erabiltzen duten joko guztiekin bateragarria da.

USB Wi-Fi konektorea aldatu

Osagarri hau ordenagailu baten USB portura konektatzen da eta haririk gabeko sarbide puntu bat sortzen du, Wii bat eta bost Nintendo DS unitate arte Nintendoren Wi-Fi konexio zerbitzura ordenagailuaren internet konexioaren bidez sartzea ahalbidetzen duena.

 
Gitarra heldulekuaren kontrolatzailea

Nabigatzailea aldatu

2006ko otsailaren 15ean, Nintendok Opera nabigatzailearen bertsio bat iragarri zuen DS sistemarako.[18] Game Boy Advance-eko jokoen zirrikituan memoria hedatzeko pakete bat sartzea eskatzen du.

Gitarra heldulekuaren kontrolatzailea aldatu

Gitarra heldulekuaren kontrolatzailea Guitar Hero: On Tour jokoarekin eskuratu zitekeen eta Game Boy Advance-eko jokoen zirrikituan konektatzen da. Koloretako lau botoi ditu, gainontzeko kontsoletako gitarra kontrolatzaileek dituztenen berdinak, baina honek ez du bostgarren botoi laranja.[19]

Softwarea eta ezaugarriak aldatu

Nintendo Wi-Fi Connection aldatu

Nintendo Wi-Fi Connection Nintendok garaturiko haririk gabeko konexio zerbitzu bat izan zen, Nintendo DS eta Wii kontsolen erabiltzaileei eskainia. Funtzio gehienak 2014ko maiatzaren 20an eten ziren mundu osoan.

Download Play aldatu

Download Playrekin, erabiltzaileek jokalari anitzeko jokoak joka ditzakete beste Nintendo DS sistema batzuekin, joko-txartel bakarra erabiliz. Jokalariek euren sistemak haririk gabeko irismenaren barruan izan behar dituzte, sistema gonbidatuak host sistemaren beharrezko datuak deskarga ditzan. Zenbait jokok bakarrik onartzen dute funtzio hori, eta, oro har, joko osoak baimendurikoak baino askoz funtzio mugatuagoekin jokatu daitezke

Multi-Card Play aldatu

Multi-Card Playek, Download Playk egiten duen modura, erabiltzaileei jokalari anitzeko jokoak beste jokalari batzuekin jokatzeko aukera ematen die. Kasu honetan, sistema bakoitzak joko-txartel bat behar du.

PictoChat aldatu

PictoChatek erabiltzaileei Nintendo DSaren beste erabiltzaile batzuekin komunikatzeko aukera ematen die, tokiko haririk gabeko irismenaren barruan. Erabiltzaileek testua sar dezakete (pantailan agertzen den teklatu baten bidez), eskuz mezuak idatzi edo irudiak marraztu (arkatzaren eta ukipen-pantailaren bidez). Lau txat gela daude (A, B, C, D), non pertsonak txateatzera joan daitezkeen. Hamasei pertsona konektatu daitezke edozein gelatan.

Firmware aldatu

Nintendoren firmwareak berak abiatzen du sistema. Lehenik eta behin, osasun eta segurtasun ohartarazpen bat agertuko da; gero, menu nagusia kargatuko da. Menu nagusiak lau aukera nagusi eskaintzen dizkio jokalariari: DS joko bat jokatzea, PictoChat erabiltzea, DS Download Play hastea edo Game Boy Advance-eko joko bat jokatzea. Menu nagusiak bigarren mailako aukerak ere baditu, hala nola hondoko argia piztu edo itzaltzea, sistemaren konfigurazioa eta alarma bat.

Firmwareak erloju bat, pertsonalizatzeko hainbat aukera eta erabiltzailearen informazioa eta lehentasunak (izena, urtebetetzea, kolore gogokoena, etab.) sartzeko gaitasuna ere eskaintzen du.

Modelo ezberdinak aldatu

 
Nintendo DS Lite.

Jatorrizko Nintendo DSaz gain Nintendokmodelo ezberdin ugari merkaturatu ditu urteak pasa ostean. Modelo hauek ezaugarri propioak zeuzkaten.

Nintendo DS Lite aldatu

 
Nintendo DSi.

Nintendo DS Lite Nintendo DSren lehen birdiseinua da. Jatorrizko ereduaren oinarrizko ezaugarriak mantentzen dituen arren, itxura dotoreagoa, arkatz optiko handiagoa, bateria iraunkorragoa eta pantaila distiratsuagoak ditu. Game Boy Advance-eko jokoekin bateragarri zen azken DS modeloa izan zen.[20]

Nintendo DSi aldatu

Nintendo DSi Nintendo DSaren bigarren birdiseinua da. DSaren aurreko birdiseinuaren antzekoa bada ere, ezaugarri berriek gehitzen dizkio sistemari: 0,3 megapixeleko barneko eta kanpoko bi kamera digital, 3.25 hazbeteko pantaila handiago bat, barneko eta kanpoko edukiaren biltegiratzea, WPA haririk gabeko enkriptazioarekin bateragarritasuna eta Nintendo DSi dendarako konektibitatea.

Nintendo DSi XL aldatu

 
Nintendo DSi XL.

Nintendo DSi XL Nintendo DSi-aren bertsio handiago bat da. Aurreko bertsio baten tamaina aldaketa ekarri zuen lehen DS modeloa izan zen. Pantaila handiagoak ditu, ikusmen angelu zabalagoekin, bateriaren iraupen hobearekin eta jatorrizko DSi-a baino tamaina handiagoarekin. Jatorrizko DSi-a bakarkako erabilerarako diseinatu bazen ere, Satoru Iwata Nintendoko presidenteak DSi XLari "egongelako mahai batean leku egonkorra" ematea iradoki zuen, etxeko kide askok partekatu zezaten.

Hacking eta homebrew aldatu

 
R4 txartel bat

Nintendo DSa kaleratu zenetik, hackeo ugari jasan ditu eta horien artean, firmware guztiz birgrabagarriaren, Wi-Fi konexioaren, SD biltegiratzea ahalbidetzen duten joko-txartelen eta software-aren erabilera daude. DSan beste hainbat kontsola emulatu daitezke, besteak beste NES, SNES, Sega Master System, Sega Mega Drive, Neo-Geo Pocket, Neo-Geo MVS (arkadea) eta Game Boy Color kontsolak.

Flash memoria txartel ugari daude, adibidez R4 eta DSTT txartelak. Txartel horiei esker, joku piratak jokatu daitezke eta bideo zein audio artxiboak erreproduzitu daitezke. Txartel hauetan emulagailuak edo etxean eginiko jokuak ere erabili daitezke.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu


Aurrekoa
Game Boy Advance
Game Boy Advance SP
Game Boy Micro
Nintendo DS
2004 - 2014
Ondorengoa
Nintendo 3DS