Nikolas Cusakoa

Alemaniar filosofo, teologo, legegizon eta astronomoa

Nikolas Cusakoa[1] (Cusa, Treverisko Hauteslerria, 1401Todi, Aita Santuen Lurraldea, 1464ko abuztuaren 11) Pizkundeko alemaniar jakintsu eta filosofoa izan zen. Abokatu lehenbizi, eta apaiza ondoren, mistika izan zuen abiapuntu. Epistemologiaren gainean hainbat hausnarketa egin zituen eta unibertsoak printzipio matematikoen gainean eraikia zela aldeztu zuen.

Nikolas Cusakoa

Kolegio Kardenalizioko kamarlengoa

1463 - 1464ko urtarrilaren 28a
Jacopo Piccolomini-Ammannati (en) Itzuli - Jacopo Piccolomini-Ammannati (en) Itzuli
Roman Catholic Bishop of Brixen (en) Itzuli

1450eko martxoaren 23a - 1464ko abuztuaren 11
Johann Röttel (en) Itzuli - Francesco Gonzaga (en) Itzuli
Elizbarrutia: Roman Catholic Diocese of Brixen (en) Itzuli

San Pietro in Vincoli (en) Itzuli kardinal apaiz

1449ko urtarrilaren 3a - 1464ko abuztuaren 11
Juan de Cervantes (en) Itzuli - Sixto IV.a
kardinal

1448ko abenduaren 20a -
printze-apezpiku


Elizbarrutia: Prince-Bishopric of Brixen (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaBernkastel-Kues, 1401
Herrialdea Alemania
HeriotzaTodi1464ko abuztuaren 11 (62/63 urte)
Hobiratze lekuaSan Pietro in Vincoli
Hezkuntza
HeziketaPaduako Unibertsitatea 1423)
Koloniako Unibertsitatea
Heidelbergeko Unibertsitatea
(1416 -
Hezkuntza-mailadoktoretza
HizkuntzakMedieval Latin (en) Itzuli
Goi Erdi Aroko alemana
latina
Irakaslea(k)Heymeric de Campo (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakmatematikaria, astronomoa, diplomazialaria, filosofoa, idazlea, ministroa, apaiz katolikoa, teologoa, legelaria, politikaria, apezpiku katolikoa eta eskriba
Lantokia(k)Umbria
MugimenduaGerman Renaissance (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Erdi Aroko pentsamendutik Errenazimendurako trantsizioan funtsezko pertsonaia, modernitatearen lehen filosofoetako bat eta filosofia alemaniarraren aitatzat hartua. Giovanni Pico eta Marsilio Ficino Berpizkundeko filosofo neoplatonikoekin lotzen da.

Grekoa eta hebreera ikasi zituen filosofia, teologia, matematika, astronomia eta beste hainbat diziplinaz gain. Hogeita bi urterekin Zuzenbide kanonikoko doktoretza lortu zuen, eta 1448an kardinal izendatu zuten.

Pentsamendu filosofikoa aldatu

1440an idatzi zuen bere lanik ezagunena: Ezjakintasunaren jakituna. Liburu horretan, ezagutzari dagokionez, ikuspegi ezkor bat aurkezten du; azken buruan, natura ezezaguna da gizakiarentzat[2].

Ezagutza oro ezagunetik ezezagunera doa, proportzionaltasunak ezarriz. Ez dago proportzio perfekturik gauza ezagunaren eta hartaz dugun ezagutzaren artean, ezta, oro har, neurtuaren eta neurriaren artean ere. Giza zientzia, beraz, aieruzkoa da. Jainkoa errealitate osoaren ratio essendi eta ratio cognoscendi da; beraz, edozein ikerketa filosofikotan Jainkoa du zerumugatzat. Ez dago ez galderarik ez zerik Jainkoa bere printzipiotzat nahitaez hartzen ez duenik.

Kosmologiari dagokionez, Nicolas Cusakoa geozentrismoaren aurkako tesien aitzindaria da. Nicolas Beste mundu batzuen existentziaz ere espekulatu zuen, eta ideia hori ehun urte beranduago Giordano Brunok berreskuratu zuen, bere obra irakurria baitzuen.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskaltzaindia. (PDF) 185. arauaː Errenazimentuko pertsona-izenak. .
  2. Txantiloi:Euskeraz Arrieta Urtizberea, Agustin. (2008). Filosofiaren historia. Elkar, 153 or. ISBN 978-84-9783-403-2..

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.