Niko Pirosmani

margolari georgiarra

Niko Pirosmanashvili ( georgieraz : ნიკო ფიროსმანაშვილი; Mirzaani, Georgia ; 1862-1918), Niko Pirosmani izenarekin ere ezaguna, Georgiako margolari primitibista izan zen.

Niko Pirosmani

Bizitza
JaiotzaMirzaani (en) Itzuli1862ko maiatzaren 5a
Herrialdea Georgia
Lehen hizkuntzageorgiera
HeriotzaTbilisi1918ko apirilaren 9a (55 urte)
Heriotza modua: gibeleko gutxiegitasuna
malnutrizioa
Hezkuntza
Hizkuntzakgeorgiera
errusiera
Jarduerak
Jarduerakmargolaria
Lantokia(k)Georgia
MugimenduaNaïfa
Genero artistikoaerretratua

Biografia aldatu

Niko Pirosmanashvili 1862ko maiatzaren 5ean jaio zen Mirzaanin, Georgian, nekazari familia baten semea, gurasoek mahasti txiki baten jabeak zirela. Laster umezurtz geratu zen eta zaharragoak ziren bi ahizpek zaindu zuten. 1870 inguruan Tbilisira joan zen bizitzera, eta 1872an zerbitzari gisa lan egiten hasi zen familia aberats batean. Errusieraz eta georgieraz idazten ikasi zuen. 1876an Mirzaanira itzuli zen eta artzain bihurtu zen.

Autodidakta, zuzenean hulearen gainean margotzea izan zen bere espezialitateetako bat. 1882an Tbilisin tailer bat ireki zuen baina ez zuen aurrera egin. 1890ean tren gidari gisa lan egin zuen, eta kartelak sortzen lortu zuen lana 1895ean. Betidanik pobrezian igarotako bizitzan denetarik egin zuen, etxeak margotzen edo fatxadak zuritzen ibili zen adibidez. Bere margolanek bertakoen artean ospea izan arren, inoiz ez zen artista profesionala izan. Bizimodua irabaztea izan zen beti bere zeregin garrantzitsuena. 1918ko apirilean hil zen desnutrizioak eta gutxiegitasun hepatikoak jota. Nino hilerrian lurperatu zuten, baina leku zehatza ezezaguna da, ez baitzen erregistratu.

Artelanak aldatu

Mendearen hasieran, Niko Pirosmanashvili Tbilisiko tren geltokitik ez oso urrun zegoen etxebizitza txiki batean bizi zen. Bere margolanek tokiko eszena lokalak, georgiar arruntak eta haien eguneroko bizitza biltzen zituen, Baita Georgiako pertsonaia historikoen irudimenezko erretratuak ere, hala nola Xota Rustaveli-rena edo Tamar erreginarena, baita georgiar arruntak eta haien eguneroko bizitza ere.

 
Orkatza, 1913, Shalva Amiranashvili Arte Ederretako Museoa .

1910ean Mikhail Le-Dantue poeta errusiarraren eta Kiril Zdanevich artistaren babes gartsua lortu zuen. Azken horren anaiak Pirosmanashvili buruzko gutun bat idatzi zuen Zakavkázskaia Rech egunkarian 1913. Moskuko Moskóvskaia Gazeta egunkarian urtarrilaren 7an Mishen erakusketari buruzko berria agertu zen, bertan hainbat margolari autodidaktak egindako lanak erakusten zirela. Pirosmanashviliren lau lan zeuden haien artean, tartean Orkatzak izenekoa. Kritikoak harrituta geratu ziren bere talentuarekin, eta laster Pirosmanashviliren lanari buruzko artikulua argitaratu zen Georgiako Temi egunkarian.

 
Niko Pirosmani, Baserritarra zezenarekin (1916), MT Abraham Zentroa

1916an sortutako Georgiako Margolarien Elkarteak Pirosmanashvili gonbidatu zuen bileretara eta harrera egin zioten. Hala ere, gizartearekin zuen harremana ez zen erraza izan. Kideetako batek haren karikatura bat argitaratu zuen eta horrek asko mindu zuen. Etengabeko pobreziak, Lehen Mundu Gerra zela eta handitutako arazo ekonomikoekin batera, bere lanaren aitorpenik gabe hil zen.

Gerraren ondoren, hil eta gero, ospea lortu zuen nazioartean, Parisen eta beste leku batzuetan margolari naïf ospetsu bihurtu zen. 1926an argitaratu zen Pirosmanashvili buruzko lehen liburua, georgieraz, errusieraz eta frantsesez..Pablo Picassok ere bere erretratuaren zirriborroa egin zuen 1972an. Gaur egun 200 margolan inguru daude munduan, eta urtetan zehar bere artelanen hainbat erakusketa egin dira: Kiev (1931), Varsovia (1968), Paris (1969), Viena (1969), Niza eta Marseilla (1983), Tokio (1986) ), Zurich (1995), Turin (2002), Istanbul (2008) eta Vilnius (2008-2009).

Galeria aldatu

Erreferentziak aldatu

Bibliografia aldatu

  • Niko Pirosmani 1862-1918: a year of Georgia in the Ukraine. 35 paintings by Pirosmani from the collection of the Georgian National Museum, Georgian National Museum (Sakartvelos erovnuli muzeumi), Tbilisi: 2006.

Kanpo estekak aldatu