Nikkō Parke Nazionala

Nikkō Parke Nazionala (japonieraz: 日光国立公園 Nikkō Kokuritsu Kōen?) Japoniako Honshu uhartearen erdialdean dagoen Parke Nazional ezaguna da. 1934an ezarri zen. Nikkō da izena ematen dion herria eta Tochigi, Gunma, Fukushima eta Niigata prefeturak hartzen ditu.

Nikkō Parke Nazionala
KokalekuaTochigi, Gunma eta Fukushima, Japonia
Koordenatuak36°58′43″N 139°23′42″E / 36.9786°N 139.395°E / 36.9786; 139.395
Nikkō Parke Nazionala is located in Japonia
Nikkō Parke Nazionala
Nikkō Parke Nazionala
Nikkō Parke Nazionala (Japonia)
Azalera1.149,08 km²
Izendapenalist of national parks of Japan (en) Itzuli
IUCNren babesaV. maila: urtar/lurtar paisaia babestua
Sorrera34-12-04
Webguneahttps://www.env.go.jp/park/nikko/point/index.html

Historia aldatu

1911ean Japoniako Dietak parke inperial izendatu zuen eta 1934ko abenduaren 4ean Parke Nazional bihurtu zen. XX mendeak aurrera egin ahala azalera handituz joan zen. 2007an ordea hego-ekialdea banatu eta Oze Parke Nazionala sortu zen.

Geografia aldatu

Japoniako Parke Nazional politena izatearen fama du eta oso turistikoa bihurtu da. Naturaz gazatzeko aukeraz gain UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zituen Nikkōko tenplu eta santutegiak daude barnean.

Ingurune menditsua da, 2.500 metro inguruko mendiak daude bertan eta hauen artean Chūzenji aintzira dago. Chūzenjiren hustubidea 100 metroko saltoa duen Kegon ur-jauzia da. 1927an Japoniako "zortzi ikuspegi ederrenen" zerrendan sartu zuten. Beste 12 urjauzi txikiago ere badaude.

Nikkō herritik Chūzenji aintziraraino igotzen den Irohazaka errepidea ere ikusgarria da, altuera handia gainditzen delako kilometro gutxitan. Bereziki polita da udazkenean.

Ondasun nabarmenak aldatu

Iruditegia aldatu

Kanpo estekak aldatu