Nikaraguako Guardia Nazionala

Nikaraguako Guardia Nazionala (gaztelaniaz: Guardia Nacional de Nicaragua) bezala ezagutzen da 1930etik 1979rarte funtzionatu zuen talde militar bati. Anastasio Somoza Debayleren diktadura bukatzean taldea desartikulatu zen arte.

Constabulary deritzonaren ordezkoa izan zen, marine estatubatuarrek sortu eta zuzendua AEBren Nikaraguako bigarren esku-hartzean (1926an hasi eta 1933 bukatu zena AEBren marineen infanteria erretiratuaz Augusto Sandino jeneralak eta bere Subirotasun Nazionalaren Defentsarako Armadak, EDSN, egindako erresistentziarengatik). Estatu Batuarrek Nikaraguan zituzten aliatu eta interesak defendatzeko bidali zituzten marineak, baina bertakoak menderatu ezin zituztela ikustean, Nikaraguarrez osaturiko talde hau sortu eta entrenatzen hasi zen. Guardia Nazionaleko buru nagusia Anastasio Somoza Garcia jenerala izan zen, zeinek (orduko Estatu Batuetako Arthur Bliss Lane enbaxadoreak aginduta) Sandino jeneralaren erailketa agindu zuen 1934ko otsailaren 21ean.

Guardia Nazionala, existitu zen bitartean, ez zegoen segurtasun nazionalaren kargu soilik, baita ordena publikoarena ere, hau da, aldi berean armada eta poliziaren lanetan aritu zen, izugarrizko botere eta influentziak zituelarik gizarte nikaraguarrarengain. Bere kideek ez zuten boto eskubiderik Nikaraguako 1939, 1948, 1950 eta 1974ko konstituzioaren arabera.

Ikus ere aldatu


Kanpo estekak aldatu