Night at the Museum: Battle of the Smithsonian
Night at the Museum: Battle of the Smithsonian (euskaraz Gaupasa Museoan: Smithsoniango Gudua), 2009ko Shawn Levy kanadar zinema zuzendariak zuzendutako fantasia eta abenturazko komedia film bat da. Ben Stiller, Amy Adams, Owen Wilson, Steve Coogan, Hank Azaria, Bill Hader, Christopher Guest, Alain Chabat, Jon Bernthal eta Robin Williams aktoreek antzeztu zuten.
Washington Hiriko Smithsonian Natur Zientzien Museoan girotua dago.
Night at the Museum (2006) aurrekaria eta Night at the Museum: Secret of the Tomb (2014) jarraipena dauzka.
Argumentua aldatu
New York hiriko Natur Historiaren Amerikar Museoko arduradunei berau interaktiboa egin eta irudiak hologramez ordezkatzea otutzen zaienean, Larry Daley (Ben Stiller) bere lagunei agur esatera derrigortua egongo da. Bere adiskide historikoen irudiak pardeletan bildu eta Washington Hiriko Smithsonian Natur Zientzien Museoaren artxiboetara bidaliak izango dira.
Hori jazo eta 24 ordu bete ere direnean, Larry segurtasun zaindariak Jedediah (Owen Wilson) cowboy txikiaren telefono deia jasoko du, gainera Ahkmenrah (Rami Malek) faraioaren taula desagertu dela ohartuko da, horrek Smithsonian museoak berezko bizia bereganatzea ekarri du. Bere lagunak salbatzeko, Larryk Washington Hirira bidaiatu, eta Kahmunrah faraoia (Hank Azaria), Al Capone (Jon Bernthal), Ivan Izugarria (Christopher Guest) eta Napoleonen (Alain Chabat) aurka borrokatu beharko da, Ahkenrahren taula bereganatzeko konplot bat antolatu baidute. Kaos honen erdian, Larryk lagun berriak egingo ditu, tartean Amelia Earhart (Amy Adams) edo Albert Einstein (Eugene Levy), eta konplota geldiarazi eta museoa salbatzen lagunduko diote.
Aktoreak aldatu
Gizakiak aldatu
- Ben Stiller: Larry Daley, segurtasun zaindaria
- Ricky Gervais: McPhee doktorea, Natur Historia Museoko kontserbatzailea
- Jake Cherry: Nick Daley, Larry Daleyren semea.
- Amy Adams: Tess, Amelia Earharten antza duen filmearen amaierako emakumea
Bestelakoak aldatu
- Robin Williams: Theodore Roosevelten argizarizko irudia
- Robin Williams: Theodore Roosevelten brontzezko soinaren ahotsa
- Amy Adams: Amelia Earhart, Larryren bihotzeko azukre koxkorra
- Amy Adams: Tess, museoko emakume bisitaroa, Amelia Earharten antzekoa
- Owen Wilson: Jedediah, cowboyaren irudi txikia
- Hank Azaria: Kahmunrah faraoia, Ahkmenrahen anai gaiztoa
- Christopher Guest: Ivan Izugarria, Errusiako tsarra eta Kahmunrahen aliatua
- Alain Chabat: Napoleon Bonaparte, Frantziako Lehen Inperioaren burua eta Kahmunrahen aliatua
- Jon Bernthal: Al Capone, Chicagoko gangsterra eta Kahmunrahen aliatua
- Steve Coogan: Octavio, erromatar soldaduaren irudi txikia
- Mizuo Peck: Sacagawea, shoshon herritar irudi txikia eta Theodore Roosevelten neskalaguna
- Bill Hader: George Armstrong Custer, estatubatuar soldaduaren irudi txikia
- Rami Malek: Ahkmenrah faraoia, Kahmunrahen anai zintzoa
- Patrick Gallagher: Attila Hunoa
- Brad Garrett: Pazko Uharteko Burua (ahotsa)
- Kerry van der Griend: 1. Neanderthal gizona
- Matthew Harrison: 2. Neanderthal gizona
- Rick Dobran: 3. Neanderthal gizona
- Randy Lee: 1. Hunoa
- Darryl Quon: 2. Hunoa
- Gerald Wong: 3. Hunoa
- Paul Chih-Ping Cheng: 4. Hunoa
- Jonas Brothers: Kupidoren estatua
- Jay Baruchel: Joey Motorola, marinela
- Keith Powell: 1. Tuskegee hegazkinlaria
- Craig Robinson: 2. Tuskegee hegazkinlaria
- Clint Howard: 1. Aire eta Espazio Misioetako Kontrol Teknikaria
- Matty Finochio: 2. Aire eta Espazio Misioetako Kontrol Teknikaria
- Thomas Lennon (krediturik gabe): Orville Wright
- Robert Ben Garant (krediturik gabe): Wilbur Wright
- Caroll Spinney: Oscar the Grouch, Sesame Street haur telebista saioko pertsonaia
- Thomas Morley: Darth Vader, Star Wars filmeetako pertsonaia
Others aldatu
- Hank Azaria: The Thinker, Abraham Lincolnen estatua
- Eugene Levy: Albert Einsteinen irudi buruhandia
- Mindy Kaling: Irakaslea
- George Foreman: Bere burua antzeztuz
- Shawn Levy: Teledendaren aita
- Alberta Mayne: Erizain musularia
- Ed Helms (krediturik gabe): Ed, Larry Daleyren laguntzailea
- Jonah Hill (krediturik gabe): Brandon, segurtasun zaindaria
Kanpo estekak aldatu
- IMDBko fitza irakurgai (Ingelesez)