Nicotiana tabacum edo tabako-belarra[1] solanazeoen familiako urteroko landare belarkara da. 1–2 m luzea da, zurtoin sendoa, hosto zabal luzeak eta hodi itxurako lore luze punta-zabalak dituena. Bere osagaietako bat nikotina da. Hostoak droga legal moduan erabiltzen dira. Jatorria Amerika tropikalean du, baina Mundu osoan kontsumitzen da. Berarekin egiten da tabako produktua.

Nicotiana tabacum
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaSolanales
FamiliaSolanaceae
GeneroaNicotiana
Espeziea Nicotiana tabacum

Amerikako indiarrek erlijio eginkizunetarako eta eritasunak sendatzeko erabiltzen zuten batez ere. Espainiarrek ere sendabelartzat hartu zuten eta halako bezala sartu zuten Europan, baina sartu eta laster erretzea, mastekatzea eta sudurretik hartzea jarri zen modan. Gaur egun frogatua dago tabako-orriaren keak gai pozoitsuak dituela eta luzera minbizia eragin dezakeela[2].

Deskripapena aldatu

Tabako-belarra landare belarkara, sendoa eta pubeszente-guruinduna da, ile trinko, motz eta finak dituena. Hiru metrorainoko zurtoin tente, pubeszente eta likatsuak ditu, . Hosto handiak (handienak 40 x 17 cmkoak), oblantzeolatuak, zorrotzak, osoak, txandakakoak, eseriak eta, nerbioetan behintzat, pubeszente-guruindunak. Hodi-formako lore erregularrak, zurtoinaren muturrean panikula erako infloreszentzietan elkartuak. Kapsula erako fruitu oboide (15-25 x 12–19 mm) eta larrukara[3].

Ipar-mendebaldeko Argentinan sortutako alotetraploidea da[3]. Nicotiana sylvestris, Nicotiana tomentosiformis eta, ziur aski, Nicotiana otophora espezien arteko hibridoa dela uste da[4].

Argazki galeria aldatu


Ikus, gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Tabako Euskalterm. Euskara.euskadi.net
  2. Lur entziklopedietatik hartua.
  3. a b Nicotiana tabacum Floraiberica.es
  4. Nan REN; Michael P. TIMKO (2001): AFLP analysis of genetic polymorphism and evolutionary relationships among cultivated and wild Nicotiana species Genome. Aug;44(4):559-71.

Kanpo loturak aldatu