Nicolás María Urgoiti

kazetari espainiarra

Nicolás María Urgoiti Atxukarro (Madril, 1869ko urriaren 27a - ibidem, 1951ko urriaren 8a) euskal ingeniari eta enpresaria izan zen[1].

Nicolás María Urgoiti

Bizitza
JaiotzaMadril1869ko urriaren 27a
Herrialdea Espainia
HeriotzaMadril1951ko urriaren 8a (81 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, bideetako ingeniaria, enpresaburua, argitaratzailea eta ekintzailea
KidetzaUnion Ibero-Americana

Bizitza aldatu

Donostian umetan bizi ondoren, Madrilen bide-ingeniari bilakatu zen. 1894an Zallan paper-fabrikan hasi zen lanean eta 1919an Sociedad Cooperativa de Fabricantes de Papel y los Almacenes Generales de Papel elkartearen sorreran parte hartu zuen. Kazetaritzan El Sol eta La Voz Madrilgo egunkariak sortu zituen baita CALPE espainiar argitaletxea ere[2].

1931n Gipuzkoako diputatu izatea saiatu zen baina ez zuen lortu. Depresio handi bat jasan zuen eta bizitza publikoa utzi zuen. Ricardo Urgoiti izan zuen semea.

Erreferentziak aldatu

  1. Auñamendi Eusko Entziklopedia. Nicolás Maria Urgoiti y Achúcarro. .
  2. Cabrera, Mercedes. (1994). La industria, la prensa y la política. Nicolás María de Urgoiti (1869-1951). Alianza ISBN 978-84-206-9406-1..

Ikus, gainera aldatu